Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendi garaiak ahuntzentzat dira, harkaitzak azkonarren gordeleku. Elizen arteko biblia Sal 104,18
Bidexkan gora lasterka egin nuen, burua han-hemenka makurtuz, beherantz eroritako adarrak saihestearren, eta azkonar-zuloen gainetik luzetara jauzika, beldurrak airean, baina aurkituko nuenaren jakitun ordurako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 76. orr.
Ametsetan, bere aurrekoak azkonar bila zuloetan barna zebiltzan garaietara itzuliko zen, beharbada. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 146. orr.
Arratoitxoa, azkonarra, edo belatxinga etorriko dira; belatxingak ez badira, sagutxoa edo inurria. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 56. orr.
McGonagall andereñoa oihuka ari zitzaion norbaiti, entzundakoaren arabera, bere laguna azkonar bihurtu zuelako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.
Jose Uriosteren esaera izango dela pentsatu dut, Gorbeia mendi barrenetako azeriak, azkonarrak, basurdeak imajinatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 296. orr.
Azkonar arrunta ("Meles meles") ugaztun haragijale bat da, mustelidae mustelidoen familiakoa. Europan bizi da (salbu Eskandinavian, Islandian, Korsikan, Sardinian, Sizilian eta Zipren) eta Asiako eremu handitan. ETC-entziklopedia Azkonar arrunt, Wikipedia
Azkonar eztijalea ("Mellivora capensis") Mellivora generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Mustelinae azpifamilia eta Mustelidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia Azkonar eztijale, Wikipedia
Kiloz kilo, hozkada boteretsuena duen animalietariko bat da, bere lehengusua den Ratel-a (azkonar eztijalea), Tasmaniako deabruarekin, likaonarekin eta beste hainbatekin batera. ETC-entziklopedia Jatun, Wikipedia
Afrikan harrapari ugari ditu, pardus lehoinabarra, serbala, karakala, azkonar eztijalea eta hontz espezie handiak. ETC-entziklopedia Katajineta, Wikipedia
Azkonar jatuna edo soilik jatuna ("Gulo gulo") Mustelidae familiako ugaztun haragijalea da, batik bat, Eskandinavian, Siberian eta Kanada eta AEB iparraldean bizi dena. ETC-entziklopedia Jatun, Wikipedia
Hauek geratzen dira: bufaloa, oreina, adarzabala, otsoa, orkatza, azkonar jatuna, basakatua, marmota, bisoia, trikua, lepahoria eta uretako arratoia; horien tamainak konparatzeko, ordea, ez dugu aski lekukotza. ETC-literatura, saiakera Virginiako Estatuari buruzko galderak, Thomas Jefferson (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2012