Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkon iz antzinako gezi txikia, gehienetan eskuz jaurtitzen zena.

Geziak jaurtikitzeko dorreak eta gudurako tramankuluak eraiki zituen santutegiari erasotzeko: su -eta harri-jaurtikigailuak, azkonak jaurtikitzeko uztaiak, bai eta habailak ere.  Elizen arteko biblia   1 M 6,51

Bestalde, den espazio guztia mugatua dela jorik, norbait azken mutur ertzeraino lasterkatuko balitz eta azkon hegalari bat jaurti, hura indar bortitzez egotzitako lekura joango litzatekeela ala zerbaitek eragotzi eta bidea itxiko liokeela uste duzu?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Ikuskizun hark Itzala, funtsean, gauza txikia eta behin-behinekoa besterik ez zela pentsarazi baitzion, gogoeta hura azkon bat bezain hotz eta garbi sartuz burura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Oinek distira egiten zioten sandalien artetik, eta eskuan azkon bat zekarren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Zelatariak, barruntariak, lantzariak harat honat dabiltza beren azkonak bizkarrean, eta asko gazteluko mahaian esertzen dira ipuzcoanoei ebatsitako akerki errea jatera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Ai, saiak usoa jan du; otsoak bildotsa jan du; lehoiak bufalo adar-zorrotza jan du; gizonak azkonaz, ezpataz, sutautsaz hil du lehoia; baina guk zaldiaz eta idiaz egin dugun gauza bera egingo du gizonaz Horlak: bere gauza, bere zerbitzari eta bere janari bihurtu, bere borondatearen ahalmen soilaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus