Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkoin 1 (orobat azkoina) iz torlojua sartzen den pieza hariduna, gehienetan hexagonala.

Brikolaje zale horietako bat bestela, molde guztietako tresneriak liluratuko duena: soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Giltzadura bakoitza lotzen duten torloju eta azkoinak estutzen badira, egitura zurrun eta jokorik gabea eratzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Tiragomaz, Josemarik torloju bat eta nik azkoina jaurti genituen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

-Lurrin-makina baten modukoa da eta torlojoz eta azkoinez beteta dago -oihu egin zuen, bueltan arineketan zetorrela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

2 irud/hed

Beste azkoin bira bat gehiago irakurlearen kaptazioan: ikusgaitzetik ikustekoa, negatibotik positiboa nola sortzen den ñasimilatzeko gauza zaila berauñ azaldu ondoren, Lukrezioak oraingoan aurrea hartzen dio eta ez jadanik ideia batean, jarreran baizik: enuntziatuak entzuteko edo ez entzuteko eran.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

3 azkoin hexagonal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hartu giltza-sorta erreminta kutxatik, kendu zeramikazko oina, eta, ukondoaren gaineko azkoin hexagonala askaturik, desmuntatu egin nuen erdiko juntura. ETC-literatura, saiakera   Dioramak, Patxi Iturregi, Elkar, 2006

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus