Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkengabe 1 izond azkenik ez duena, amaigabea.

Kaletik begiratuta, eta ordenadoreari datu-zerrenda luze azkengabe bat emanik, eskola-umeak uste du hortatik aise atera behar genukeela biharko eguraldiaren bisaia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

Eta osabaren behako maltzurrak eta haren isiltasun azkengabeak misterioz jantzi zituzten hurrengo mementuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.

Antzinakotasun eskergaren irudipenari bertzerik gaineratu zitzaion: azkengabea izatearena, lazgarria izatearena, konplexuki zentzugabea izatearena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.

Apaizek arrazoi on bat zuten lizunkeria debekatzeko: guri hori aholkatzen ziguten bitartean, euren esku geratzen zen isilpeko bekatuak jakitea eta barkatzea, eta honek botere sinestezina ematen zien emakumeen gainean, eta haragikeriarako bide zabal eta azkengabea irekitzen zien.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 249. orr.

Aldaketa fonetikoen eragina azkengabea da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.

2 adlag

Dardarizoek azkengabe ni astintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 173. orr.

Aurrerago, karaoi izeneko denda turkoman milaka batzuk hedatzen ziren ordokian azkengabe, gameluen bizkarrean haraino garraiatuak izan eta gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus