Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkendu, azken(du), azkentzen 1 da/du ad azkena eman, bukatu.

Zalantza egin zuen esaera bukatzean, bere bidelagunaren izenarekin azkendu nahi izan balu bezala, oraindik ez zekien eta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.

Zuzen edo oker, ari gara gure egiteko hau azkentzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 174. orr.

Parentesiak beti ixten dira, egunak azkentzen, bisitak amaitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 49. orr.

Jon Azpillagaren bertsoekin azkendu zen meza.  Berria - Kultura   2004-07-14

Hor nonbaiteko esaeraren batek dioenez, oker ez banago, jasankortasuna azkendu egiten da azkenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Neguak gero ezabatu egingo zien distira hura gorputzei, uda azkendu eta gero negua helduko zelako, baina uda zen oraindik eta hondartzan sargori egiten zuen, eta harea udatiarrek botatako zaborrez ereinik zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.

Bai, bi hilabete eta hiru egun; biharko eguna ere kontatzen dut hain segur, zeren abentura hau ez baita ordu arte zinez azkendua izanen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 323. orr.

2 da/du ad hil.

Alderantziz, hinduek ikusten bazuten pertsona erdaindua, azkendu egiten zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 185. orr.

Espainia koloniala akabatu dut, Inkisizioaren lehendakaria azkendu dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 75. orr.

Herriko neska-mutilik aberatsenak, ederrenak, horrela azkendu?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus