Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkenaldi iz azken bolada.

Koipea koipearen gainean eta azkenaldian ezagunagoak egin diren bi enpresetan inbertitzeko aholkuak Ahorro e inversión atalean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

Azkenaldian, ezinezko ari zitzaion gertatzen gaixoari kimioterapia ziklo bat bera ere bukatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.

Azkenaldian ia gauero gelditzen omen zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 73. orr.

Aita zahartzen ari zen azkenaldian; konturaturik zegoen; nabarituko zuen aitaren falta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.

Hain zuzen ere azkenaldi hartan geroz eta tristeago ari zitzaion bihurtzen bizimodua doktoreari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 66. orr.

Hortxe dago koska azkenaldion mundu guztiko idazleentzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

Azkenaldiko gure parte hartzeaz, murru zaharrak oraino orroit dira!  Herria   2004-02-19

Nik ez dakit bizitza hau eta gero zeozer izango den, baina azkenaldi honetan gauza arraroak etortzen zaizkit burura.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.

Azkenaldian lo hartzen omen zuen erraz, eta behin obra batean berotzeko sua piztuta bertan erori.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Egia da azkenaldi hauetan hasi zela mutiko batekin ibiltzen: Peio izeneko pilotaria zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 226. orr.

Gainerakoan, egun osoan azkenaldian Euskal Herrian ekoitzitako lanak erakutsiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus