Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkazi iz ahaidea.

Aitaren Biarnoko azkaziak ongi gobernatu ziren enekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.

Aitak, Germenak salbu anai-arrebek, azkaziek, herriko adiskide haboroxenek Iker deituz ohoraturiko Laurendi kaiola baten ilunpearen aztaparretan mutxitzera utzi zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.

Berrogei mila libera luzatu zizkion Eva Atharratzeko bere azkazien baserrira laguntzeko, berehala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Jendakiak, ahaideak, azkaziak eta auzoak traputzen zihoazen, zangalatrabatzen edanaren ondorioz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Azkazi guztiak hil dituxu, lurraldeak abandonatu, bazterrak zikindu, etxeko supazterra itzali -ailedi ez osotoro iraungia-.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 89. orr.

Izan ere, aberriarentzat garai gaiztoan, ez nik jardun dezaket gogo barez, ez Memmiotarren azkazi gailenak huts egin diezaioke, halako unean, osasun komunari.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus