Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azkarxeago adlag/izond apur bat azkarrago.
Hondartzako paseotik joan dira, mantso mantso hasieran, Gabi ohitu zedin, eta azkarxeago gero. «Bizia lo», 2003 - 86. orr.
Lehen alferkeriari egozten banion azkarxeago ez ibiltzea, egunean orri bateko batez bestekotik ez aurreratzea, orain uste dut (edo hala diotsot neure buruari, kontsolagarri) barneko jakituria batek ezarria dudala martxa geldo hau. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 45. orr.
Medikuek aurreikusi didaten bizialdi laburrari akabera azkarxeagoa emana izango diot. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 135. orr.
Baliteke Izeta izatea azkarxeagoa, baina Donostiako saioan asko sufritu zuen. Berria - Kirola 2004-05-14