Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkartze iz indartzea, bizkortzea, sendotzea, lastertzea.

Frantziak baduela halako ahul aire bat eta azkartu behar duela, hori ere errepikatu du, erran gabe azkartze hori nola egin ditakeen.  Herria   2002-07-18

Bat-bateko azkartze eta balaztadak entzungo dituzte berriz.  Berria - Kirola   2004-11-24

Ez dut uste horrenbesterainokoa denik:_lehendik ere, gero eta leku handiagoa hartzen ari zen eskola gure bizitzan; prozesuaren azkartze bat besterik ez zen hortaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

Azkartze bat nabaritu dut kutxa torazikoko dinamoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

Etorkizun ezezagunari buruz, indar izpiritualez azkartze handia izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 93. orr.

Azkartze eta ahultze.  Herria   2005-01-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus