Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkartasun iz azkarra denaren nolakotasuna.

Desfase burokratiko horren kontra ez dago ezer egiterik, borreroak halako kasuetarako azkartasun gehiago makina bat aldiz eskatu duen arren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna, zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz?  Elizen arteko biblia   Jb 39,19

Legeak, hutsunea betetzeko, egundoko gogortasunez egin dira, eta egundoko azkartasunez betearazten dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

Azkartasunez eta prestu lan egin dezaten adina bai behintzat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.

Gauza guztiek azkartasun berdinez mugitu behar dute, pisuan ezberdinak izan arren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Niri iruditzen zitzaidan ni bezalako morroi bat halako neska eder eta bitxi batekin enamoraturik egoteak garbiki erakusten zuela ene azkartasun eta gustu ederraren maila altua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.

Heriotza bala baten azkartasun urrikalgarriak eragin beharrean, itomen luze eta anker baten esku etorriko zitzaigun, beraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Costak ez zuen onartuko hain erraz zuzenketa akastuna izatea azkartasunaren mesedetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 52. orr.

Nire azkartasun erlatibo hartaz jabetu nintzenean ere ez nuen harrotzeko arrazoi handirik, beste hamaika gauzatan besteak baino traketsago nintzela gogoratu bainintzen aldi berean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.

Hain handia zen lortua zuen gorputzaren eta espirituaren arteko adostasuna, hain handia elkarri obeditzeko azkartasuna, non, espiritua santutasun gorenaren atzetik lehiatzen zenean, haragiak ez baitzion eragozpenik jartzen, baizik eta aurretik joaten saiatzen baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.

Nesketako batek azkartasunez eman zion arrapostua: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Faraik, presaturik, azkartasunez eten zuen:[...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus