Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Euskal biolentzia" esaten diat, orokorrean, biolentzia handiak eta txikiak, helduak eta adoleszenteak gogoan izanda. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.
Nolanahi ere, adoleszentearen antzeko begitandu zait Perurena halakoetan gehienetan ("inozente" esaten du berak bere buruaz). Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.
Zeren ez heldutasuna eta ez hoztasuna edo buru-jabetasuna ere izan ohi baitira haurren eta adoleszenteen bertute. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.
Euskal Herriko herri askotan kale hezitzaile programak daude; adoleszenteekin aritzen dira batez ere, babes, gidari eta lagun . Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Adoleszenteentzat defentsa bat izan litekeena, besteei buruz hitz egitea, guretzat, definizioen bilaketa izan da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.
Ramon Etxezarretak eta Luis Mari Mujikak adoleszente deitu zioten elkarri, azken horren bi poesia-liburu zirela eta. Berria - Harian 2006-03-19
Komiki baten orrialdeetatik sortutako arketipo adoleszente ideializatu horietakoa dirudi orain, damatxoen mangarako eginiko silueta delikatua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 13. orr.
Berriro etxean, Letiziak barre egiten zuen Martaren emozio adoleszentea gogoratzean, baina bera ere eszitatua sentitzen zen, urduri, azken hogei urteetan ez bezala hunkitua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.
Kultura nuer bat konstrukto hutsa da, nuer zaharrak eta adoleszenteak, gizonezko eta andrazkoak daudelako eta denak diferenteak! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.
Enroilatzeko momentuari beldurra edukitzea ez al da adoleszentea? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.
Hemen orain adoleszente mugimendu bat antolatu duzue kaleak txikitzeko, Katalunian zibilizatuki bizi diren bitartean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.