Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkarragotu, azkarrago(tu), azkarragotzen da/du ad azkarrago gertatu.

Gaztaroko irakurketez gogoratze honek eraman zuen Raimundo Silva, ideien errekurrentziaren bide ezagunen bitartez, historia bizkorrago iraganeraztea, denbora azkarragotzea bere esku zegoela pentsatzera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 102. orr.

Txistu sarkor batek oroimenen haria eten eta lokomotora eta bagoiaren arteko lehen talka iragarri zuen, estreinako bapore bufada, eta apurka suabeagotzen eta azkarragotzen zihoan trenaren abiada.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

Eta horrela pobretzea azkarragotu eta hizkuntza ahuldu egiten da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus