Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azkarkeria iz azkarrari dagokion ekintza, gaitzesgarritzat markatua.
Bere zuhurtasunarekin herri barbaroen indarra hautsarazten du, eta bere esku indartsuarekin hegoaldeko herrien azkarkeriak makurrarazten ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.
Alu hark azkarkeria egin zuen, goizean orratza aldatzera ez jaikitzeagatik, bezperan aldatuta utzi. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 167. orr.