Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taxu azkar bat egitera behartu du bere burua: maiatzeko bigarren astelehena izan behar du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Zerrendari begiratu azkar bat eman diot. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.
Modu azkar, itxuroso eta diskretoenean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 69. orr.
Ez dute, aperantziarik ere, beste jaun-etxeek Etxauzea balio, ez Leizaratzuk ez Urdoz jauregiak, nahiz hau guziz ederra den bere harri azkar seriosetan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.
Esan ere esan nizun, auzokideen bilerara joan aurretik, dutxa azkar bat hartua nuela; eta, presagatik edo, prakak janzterakoan hain zuzen, hantxe geldituko zitzaidala, praka barruko azpilduraren batean trabaturik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
Ondoren, Errege defuntuaren organoak honela banatu dira, berak desio zuen bezala: bihotza Uxueko Andramarigana; beste tripaki guziak Orreagako Amagana, eta gorputz azkar barrenustua, egungo oilaskoak merkatura bezalatsu, Iruñeko Andramari Erreginagana. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.
Bi hegaldi egin behar izan ditut Torinotik Triestera heltzeko, eta bien arteko hegazkin-aldaketa azkar bat Erromako Fiumicino aireportuan ordu erdi bateko tarte doian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.
Fitxak hartu eta begiratu azkar bat egin nien. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 109. orr.
Zabalkunde arin eta sustraitze azkar honen arrazoiak agerikoak dira: soinuaren ozena, urrundik entzuteko modukoa; erabilgarritasun handia, hala batetik bestera eramateko nola beso arterako. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.
Haren erretinak sentikortasun handikoa behar zuen, eskujokariena bezain bizkorra, kartak mugimendu azkar batez nola pikatzen dituzten edo nola dauden paratuta istant batez baino ikusi ez eta karta jakin bat asmatzen baitute, ingurukoak ezertaz ere ohartu gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.
Andres sinetsita zegoen terapeutika azkar bat klinikari on baten eskuetan baizik ezin zitekeela onuragarria izan kasurik gehienetan, eta klinikari ona izateko, horretarako dohain bereziez gainera, nahitaezkoa zen oso praktika luzea izatea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Osasuntsua bada nork bere sustraiekiko lotura azkar bati eustea, ez ote dira sustrai horiek arriskutsuak izaten lurraren azaletik igo eta zuhaitzaren ageriko aldea ito nahian inbaditzen dutenean? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.
Goi-goian ginenean begiratu azkar bat egin nuen ingurura... eta aski izan nuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.
Helikopteroak dituzue, molde askotako kanoiak, ibilgailu azkar eta bizkorrak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 85. orr.
Bolatokira hurbildu eta azkar etortzeko esango diot zure ahizpari. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 25. orr.
Zabar eta azkar esaten hasita, esango nuke hiru garela urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak: zaharrena, gazteena, eta nire moduan, dagoeneko gazte ez eta oraindik zahar ez garenon heldu-larriona. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.
Noski, badituk azkar gizentzeko ematen dizkieten produktu horiek guztiak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.
Egun onak izan dira: azkar bizitzeko edozein gauza izan da zilegi. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.
Aldaba bai, berreskuratu dugu, baina elizako bataiarria... azkar lapurtu zuten! Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 103. orr.
Atea itxi bezain azkar esan zidan: "negatibo eman du". Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.
Kapitainak, jakina, azkar asko bidaltzen zituen hondarrezko hobira, eta azkenik, hain zen izugarria haren izena, hondartzan armadura distiratsuaz azaldu, eta etsaiak oro ihesi hasten baitziren itsasoan sartuz, gehienek igeri ez zekitela ahazturik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.
Pentsamenduak hain datozkizu azkar, non takigrafia inprobisatu baten poderioz baizik ezin dituzun harrapatu; eta agian ezta horrela ere. «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.
Egunak ikaragarri azkar igarotzen dira. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 39. orr.
Gero, aparkalekutik azkar demonio atera, eta ezkerretara jo dute kale zabal batetik, gurpilak erre beharrean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 12. orr.
Kamioiaren zoru altutik jauzi egin beharra zegoen; ama lurrera erori zen, eta azkar zutitzeko oihu egin zion soldadu batek; gero, soldaduz inguratuta, gizonak eta emakumeak banatu egin gintuzten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.
Hortaz, eta inork gehiagoko galderarik ez egiteko, azkar pagatu eta aldegin zuen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.
Makila hartuko banu azkar asko joango hintzateke, bai, lanera! ". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.
Ingelesek azkar lan egiten zuten, antza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.
Donostiaren gaineko zerua batetik bestera gurutzatzen zuen hodei luze bikoitzaren marra morea, gorri bihurtu zen azkar, baita laranja distirant ere gerora. Txillardegi «Putzu», 1999 - 52. orr.
Azkar hasi ziren biak ere. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.
Mundu iluna azkar ari zen limurtzen, eta haizea ozen zebilkion belarrietan kantari. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.
Denok gara Eros, hots, ez arras azkar, ez absolutuki ahul; ez jakintsu ezta ezjakin ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.
Baina filologoa azkar asko ohartzen da ez dela hori bere saila, etsai-lurrean sartu dela ustekabean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
"Dabid, lanparak jaitsi behar ditugu, azkar!", agindu nion orduan zakar, eta bera arduratu zen lanparak garaiz aldatzeaz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.
Oso azkar ibili behar du orain. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.
Lehen eguna oso azkar igaro zen eta oheratu nintzenean errezuak egin gabe lokartu nintzen; oso nekatuta nengoen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.
"Presa-garaiak direnean, karabanak ere azkar ibiltzen dira", pentsatu zuen Alkimistak, Oasira ehunka gizakume eta animalia nola heltzen ziren begiratzen zuen bitartean. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 124. orr.
Azkar ibili beharko zuen, bai, lehenbailehen bueltatu nahi bazuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 40. orr.
Eta azkar, etenaldirik barik, irakurtzen niharduenaz ohartu barik, erresultatu eta kontsiderazioen zerrenda luzea errezitatu nuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.
Azkar ari zen zahartzen Konrad. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.
Eguzkia azkar eta gogoz aurkeztu zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.
Baina gauzak azkar zihoazen beheraka. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.
- Ez zekiat zehazki zertaz ari haizen, baina zerbait konkreturik gura izanez gero, eska egik lasai, lasai baina azkar. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 15. orr.
Zutikako pertxeroa boterearen sinbolo zen, azkar eta tentuz lan egiteko oroi-zentzagarri bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.
"Jantzi azkar", esan zidan; eta nik hankartera eraman nituen eskuak, hankartea galtzazpiz ongi estalia banuen ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.
-Benetan azkar ibili zara, bai - erantzun zuen aitak, alabak ulertu ez arren mendekua erakusten zuen kortesiaz -. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.
Bizigarrien salerosketaren monopolioaz gabeturik, barne-gatazkek akiturik, kanpoko inbasioek suntsiturik, azkar galdu zuen Italiak europar ekonomian zuen lehentasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Haiek ere ezustean harrapatu zituzten, sei-zortzi begiraleak, eta eskuz eta hankaz azkar eta gogorki lotu ondoren, kapitaina eta alfereza euren aurrean azal zitezela eskatu zuten, pistolen mehatxupean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.
Eta, hain esan zizkidan azkar izen haiek, aurrekoak ondokoari kosk egingo balio bezala, non hasi orduko bukatu baitzuen aitak zerrenda. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 17. orr.
Baina berak ez du azkar jaten, ez horixe. «Bizia lo», 2003 - 23. orr.
Hala ere, ez zuen etsi; niri ez etsitzeko eskatzen zidan bezala, berak ere eutsi egiten zion ahaleginari; belarri fina baitzuen, azkar jarri zen ahoskerarik aldrebesenak ere ulertzera, eta, azkenean, jende guztiarekin aise mintzatzeko gauza zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.
Euskaraz ere badira, edo egin daitezke horrelakoak: zinez eta benetan, ase eta bete, estu eta larri, huts eta soil, xehe eta xume, idor eta lehor, txukun eta garbi, adi eta erne, arin eta azkar, emeki eta poliki, higuina eta nazka, izua eta ikara, zikin eta lohi... Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 141. orr.
Azkar nahi zuten egitekoa burutu eta horretarako ez aski hiriko ofizioak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Prostatas batu zitzaion eginbehar premiazko hartan, eta Ugatzak berak, nitaz ahazturik, azken begiratu bat bota ere gabe, pistola bere zorroan sartu eta buztinezko zoruan ordura arte nire oharkabean egondako tranpatxo baten ate irekitzeari ekin zion, Aita Zaindariak! azkar, goazen hemendik, agintzen zuela, oihuka. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.
Ohi bezala, azkar erantzun zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Eta, haiek gibelat egiten ikusi orduko, hazi egin nintzen, halako tailuz, non ahul, eskas eta uzkur zena egin baitzen, begi herts-ireki baten bitartean, ausart, azkar eta kuraios. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.
Baten batek txantxaren bat egin orduko, ordea, azkar asko ezkutatzen zitzaion irribarrea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.
Oso azkar hasi ziren gauzak nire burutik iragotzen: gorabehera horrengatik ez nuen neure aingeru zaindariaren promozioa arriskuan jarri behar. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.
-Bai, agur, eta azkar sendatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.
Ofizialek ikaragarri gozatzen zuten eta itxura egiten zuten azkar-azkar ari zirela puntadak ematen soinekoei, hasperen haiekin ez gorritzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 223. orr.
Azkar-azkar zihoan almadia, Angarako ur lasterrak herrestan zeramatzan izotz pusken artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.
Baina mugimendu hori azkar-azkar egin banuen ere, Lakatosek antz eman zion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.
Gizona barrez dago, urrutira begiratu du, azkar-azkar errezitatu du, aski saiatua: Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 95. orr.
Orduan, hatzak azkar-azkar mugitu ditu eta figura bat agertzen hasi da, behin alde batera eta hurrengoan bestera. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 103. orr.
Hildakoak erraietan utzi dizun arrastoak, berriz, harritu egiten zaitu, ikusirik nola erasan dizun sekuentzia azkar-azkar batek. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
-Ez, ez, ez! - esan zuen ia oihuka, hitzak azkar-azkar ahoskatuz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 131. orr.
Inor ez zen asko hitz egiten ari, Hermione Granger izan ezik, hura azkar-azkar xuxurlatzen ari baitzen sorginkeriei buruz ikasitako guztia, zein beharko ote zuen bere buruari galdezka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 106. orr.
Bazkari legetxo bat egin azkar-azkar, eta berriro neure gelara, arratsera arte. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.
Sartu gehiago mihia, andere, ez miaztu klitoria bakarrik; barneratu mihi likits hori umetokiraino: hazi-isurketa azkar-azkar eragiteko modurik hoberena da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.
Santxo Panzak, fraidea lurrean eroria ikusi zuenean, azkar-azkar asto gainetik jaitsita, joan hara, eta fraide-janzkerak kentzen hasi zitzaion. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.
Utz nazak bakean!, esateko gogoa irentsi eta trenera itzuli nintzen, kafea azkar-azkar hartu eta gero. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 294. orr.
Egongelako guztiak beraiei begira zeuden; Ron poltsari birak ematen hasi zen, artean Crookshanks hari gogor helduta zegoela, eta Scabbers goiko muturretik irten zen azkar-azkar... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.
Eta liburuzainaren begiratupean orria azkar-azkar fotokopiaturik, bere mahaira itzuli da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 25. orr.
Txaplik utzitako ondarea azkar baino azkarrago xahutu zuten, eta Mikelek berak egindako letrarekin izugarrizko kantua asmatu zuten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.
Zalgirisen gorakada hori, ordea, azkar baino azkarrago moztu zuen Baskoniak. Berria - Kirola 2006-01-06
Elkarren ondotik azkar baino azkarrago igarotzen ziren argiek liluratua, beiraren bestaldeko munduari berria iritzi zion, irribarretsua, dirdaitsua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 242. orr.
-Esaiok Tilcuateari azkar baino azkarrago behar dudala bera. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.
Adjib azkar baino azkarrago hazi zen, egun bakoitza berarentzat hilabete bat, eta hilabetea urtea bailitzan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 49. orr.
Azkar baino azkarrago, eskuz idatzitako orri bat utzi du haren apunteen gainean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 15. orr.
Nik ez nuen ezer ulertzen, ulertu beharrik ere ez, beharbada, zeren eta azkar baino azkarrago berotu baitzitzaidan ostera galdara... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 160. orr.
Baina, eztula eta dirua ezkutuan gordetzeko zailak diren bezala, maitasunaren sua ere estalgaitza izan ohi da, eta azkar baino lehen sumatu zituen norbaitek gaztetxo haien arteko pasioak sortzen zituen ketxoak, eta mizto gaiztoen pozoiarekin joan zen etxekoandrearengana. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.
Bere beharretan zirela eta itzultzeko azkar baino lehen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 118. orr.
Baina izena duen guztia omen denez, azkar baino lehen esan beharko du Athleticek zein izen izango duen futbol zelai berriak Berria - Kirola 2006-04-08
Iragarleak nahi bezala, heldu zen zurrumurru hau erregeren belarrietara, eta honek azkar baino lehen agindu zuen aska zezatela berehala astrologoa J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 33. orr.
Hondartzan etzateko garaia heldu zaie azkar batean boluntarioei. Berria - Kultura 2006-04-23
Hala, erresistente bihurtzeko duen arma bakarra galtzen du birusak: geneak azkar batean mutatu eta erresintete bihurtzeko aukera. Berria - Gaiak 2004-08-18
Azkar batean makurtu nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 171. orr.
Azkar batean harengana bihurtu eta, erreakziorako betarik eman gabe, beste ostikada bat jo zion saihetsean eta zulora bidali zuen, aurreneko gerlariaren lagunartera. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.
Ezin izan zuenez azkar batean egin, birao batekin bota zuen harrika. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 155. orr.
Geraldi atzea eman eta autoan sartu zen azkar batean eta tente-tente eseri zen kuxin gris argien kontra. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.
Gutariko norbaitek artean eldarniozko irudipenik bazuen, azkar batean uxatu zitzaion, Etapleseko gure entrenamendu-esparru hagitz zabala estreinakoz ikusi orduko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.
Azkar batean, egoerak ematen zidan bigarren aukera horretan, asturuaren babesak eskaintzen zidan lasaitasunez esan nuen: Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.
Utzi -erantzun dio azkar batean, ezohiko egoera horri amaiera jarri nahian-edo. «Bizia lo», 2003 - 45. orr.
Herri guztietan dago iturri eta lerdo bana, eta turista talde guztietan egon behar du azkar ustekoak, jakina. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 27. orr.
Berak erakutsiko zizkion erakustekoak tabako saltzaile azkar usteko hari. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 64. orr.
Horrela ez zegok lan egiterik, eta hik ondo asko dakik; beraz, ez hadi azkar ustekoa izan, eta esaidak nolakoa den etxearen aurre aldea edo aurkitzeko balio dezakeen beste zerbait. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Eta zuen lagun hau legea hausten harrapatu zuten, telefonoa eskuetan zuela, azkar ustekoa nonbait tipoa, harrapatuko ez genuelakoan, txoroa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 132. orr.
Ez, badira azkar-ustekoak zera esaten dutenak: "Aldatu egin behar dugu egoera hori". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.
Gozo-gozo, baina gainerako ikasleak aise entzuteko moduan, zera esan dio ikasle azkar usteko hari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.
Horrela ez zegok lan egiterik, eta hik ondo asko dakik; beraz, ez hadi azkar ustekoa izan, eta esaidak nolakoa den etxearen aurre aldea edo aurkitzeko balio dezakeen beste zerbait. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Lokuma arinetik hasi eta lo sakoneraino doa zikloa, eta horren faseetako bat REM Begi Mugimendu Azkarra deiturikoa da; begiak mugimendu azkarrak egiten ditu, eta ametsak garbiak dira. ETC-prentsa Berria, 2008-01-22
Gutxi gorabehera, jaioberriaren loaldiaren erdia irregularra da; begi-mugimendu azkarrak izenez ezagutzen da hori, eta gorputza nahiko aktibo dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan, Izarne Lizaso Elgarresta, UEU, 2014
Egoten diren zalantzak ikusteko adibide bat: REM musika taldea baina BMA, begi mugimendu azkarra, proposatzen da lo-fasea izendatzeko, eta azkenik "Rem", ingelesezko "roentgen equivalent man" esapidearen laburdura denean. ETC-entziklopedia Akronimo, Wikipedia
Ametsa lo egitean izaten diren irudi, pentsatze eta sentimenduak dira, Begi Mugimendu Azkarrarekin hertsiki lotua dagoena. ETC-entziklopedia Amets, Wikipedia
Irizpide hori jarraituz, UPNk eta CDNk osatu gobernuak heldu den astelehenean onartuko du lege proiektua eta Legebiltzarrera igorriko du "bide azkarretik» tramitatu dadin. Berria - Ekonomia 2004-01-23
Ekialderantz abiatuko naiz bide azkarrenetik, Hilen Bidezidorretatik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 55. orr.
-Gogoratzen zarete nola behin galdetu zenidaten, zuk Léak, ea ez zegoen bide azkarragorik matematikan; Talesen teoremaz ari ginenean, hain zuzen... eta felaren kontuaz...; eta zuk, Jonathan, ea zertarako balio zuen matematikak? -galdetu zien Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.
Ezin baitzen ezkondu nire nahia oherakoan egin genuen bide azkarregiarekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.
Bushek harro eman zuen atzo datua eta bere herrialdeko ekonomia "bide azkarrean» dagoela azaldu zuen. Berria - Ekonomia 2006-04-29
Igarotze azkarreko autobusa edo IABa (ingelesetik, "Bus Rapid Transit", "BRT" laburtua) garraio publikorako autobus sistema bat da, diseinu, zerbitzu eta azpiegitura bereziak dituena sistemaren kalitatea hobetzeko eta atzerapenak eragiten dituzten arazo arruntenak saihesteko. ETC-entziklopedia Igarotze azkarreko autobus, Wikipedia
Avignongo igarotze azkarreko autobusaren 2. linea sarean aurreikustako bi lineetako bat da. ETC-entziklopedia 2. linea (Avignongo IAB) Wikipedia
Bitxia egiten zait irakurtzea Batzordeak Justizia Auzitegira jo duela (Egonkortasun) Itunaren irakurketa azkarrago eta malguagoa egiteagatik, norbaitek Romano Prodik iaz esan zuenean Ituna ergelkeria zela, nahiko malgua ez zelako. Berria - Ekonomia 2004-01-15
Irakurketa on batek bi faktore biltzen ditu: irakurketa ona eta irakurketa azkarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.
Irrati-astronomian, irrati eztanda azkarra (edo "FRB") oso energia handiko fenomeno astrofisiko bat da. Berez batez beste milisegundo batzuk dirauen irrati-pultsua da, jatorri ezezagunekoa. ETC-entziklopedia Irrati eztanda azkar, Wikipedia
Quicksort (batzuetan ordenazio azkarra edo partizio-truke bidezko ordenazioa deitzen dena) hainbat balio ordenatzeko algoritmo eraginkorrenetako bat da. ETC-entziklopedia Quicksort, Wikipedia
Intsinis pinua, insignis pinua, pinu beltza edo pinu azkarra (izen zientifikoa: "Pinus radiata"; dagoeneko ez da erabiltzen "Pinus insignis" izen zientifiko zaharkitua) 30-40 metroraino hazten den pinua da. Jatorriz kaliforniarra da, eta asko erabiltzen da lurrak basotzeko. Laster hazten delako erabiltzen da hainbeste; izan ere, urte gutxi batzuen buruan hainbat metroko garaiera eta zentimetro ugariko zurtoina hartzen du. ETC-entziklopedia Intsinis pinu, Wikipedia
Pinu beltza edo pinu azkarra ere deitzen zaio. ETC-prentsa Argia, 2018-11-04
Emaitza positiboa bada, badaezpada, beste test azkar bat egiten da, eta prozesu histopatologikoa ere abian jartzen da. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-01-07
Salbuespen horien artean, 24 hilabete baino gehiagoko behiei ere gaixotasunaren test azkarra egiteko erabakia aipatu zuen. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-07
Drogen kontsumoa antzemateko test azkarra salgai dago farmazietan. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-09-03
Zabalgunean aztertutako hogeita hamar dorreetatik lauk positibo eman zuten test azkarrean. ETC-prentsa Berria, 2006-06-09
Martxoaren 1ean hasita, hiesaren test azkarra egingo dute Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 20 farmaziatan. ETC-prentsa Berria, 2009-02-24
Gehitu udazkenean hasiko da eskaintzen hiesaren test azkarra egiteko aukera. ETC-prentsa Berria, 2009-07-24
Jaurlaritzak beste 30 botikatan baimendu du GIBaren test azkarra. ETC-prentsa Berria, 2010-05-08
Bestalde, Donostiako Onkologikoak koloneko minbizia garaiz diagnostikatzeko test azkarra eskaintzen hasiko da. ETC-prentsa Berria, 2010-10-14
Birusa detektatzeko test azkarrak hiesaren aurkako GKEen egoitzetan eta farmazietan egin daitezke. ETC-prentsa Berria, 2018-11-27
Test azkarra egitera deitu dituzte arrisku praktikak izan dituztenak. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2017-12-01
Test azkarrak diseinatzean, hainbat faktore hartzen dira kontuan: egokitasuna, azkartasuna (minutuak, ELISA edo immunotransferentziarako behar diren orduen edo egunen ordez), gordeta luzaro izateko aukera, eramangarritasuna, aplikatzeko erraztasuna eta interpretatzeko erraztasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Test azkar batzuk eskuragarri daude; hala ere, aukerak daude kutsakorrak izateko test horietan emaitza negatiboa lortuta ere. ETC-entziklopedia Gripe, Wikipedia
Gaur egun, badira zenbaki lehenen test azkarrak, baina faktorizaziorako test azkarrak falta dira. ETC-entziklopedia Zenbakien teoria, Wikipedia
Baduzue zementu azkarrik? ETC-literatura, saiakera Ur biren artean, Patxi Iturregi, Elkar, 2019
ahal bezain azkar (16); azkar aldatu (8); azkar aldatzen (7); azkar alde egin (8); azkar ari (26); azkar asko (53); azkar atera (12); azkar azkar (51); azkar baino (34); azkar baino azkarrago (15); azkar baino lehen (18); azkar bat egin (19); azkar batean (32); azkar bukatu (9); azkar egin (50); azkar egiten (15); azkar eman (9); azkar erantzun (14); azkar eta ondo (10); azkar gertatu (12); azkar hartu (16); azkar hasi (11); azkar hori (7); azkar ibili (40); azkar ibili behar (8); azkar ibiltzeko (7); azkar ibiltzen (8); azkar igaro (7); azkar iritsi (10); azkar izan (8); azkar jaitsi (7); azkar jantzi (7); azkar jarri (11); azkar joan (26); azkar mugitu (11); azkar mugitzen (14); azkar pasatzen (7); azkar samar (8); azkar sartu (8); azkar utzi (7); azkar zabaldu (16); begirada azkar (15); begirada azkar bat (9); begiratu azkar (20); begiratu azkar bat (14); behar bezain azkar (7); beti azkar (13); bezain azkar (145); bizi eta azkar (9); dena oso azkar (8); denbora azkar (8); etorri azkar (7); gizon azkar (13); goazen azkar (7); hain azkar (98); hasi bezain azkar (7); hori azkar (12); horren azkar (12); izugarri azkar (10); keinu azkar (10); mugimendu azkar (24); mugimendu azkar batez (13); musu azkar (9); musu azkar bat (8); nahi bezain azkar (16); nahiko azkar (9); oso azkar (146); zein azkar (17)
azkarki emendatu (15); azkarki funditua (9); azkarki funditua izan (7); azkarki fundituak (9); azkarki goiti (7); azkarki hedatu (7); azkarki kanbiatu (12); bazterrak azkarki (8); hori azkarki (11); jendea azkarki (17); jendetzea azkarki (7)
azkarra da (62); azkarra izan (42); azkarra izan behar (8); azkarra izan da (7); azkarra izan zen (7); azkarra izango (9); azkarra zen (22); bezain azkarra (15); biziki azkarra (7); erantzun azkarra (7); gizon azkarra (19); hain azkarra (10); jokalari azkarra (9); joko azkarra (10); oso azkarra (56); oso azkarra izan (11)
askoz azkarrago (16); askoz ere azkarrago (11); azkar baino azkarrago (15); azkarrago ari (12); azkarrago aritu (8); azkarrago egin (12); azkarrago egiten (11); azkarrago joan (14); baino azkarrago (136); gero eta azkarrago (35); orduan eta azkarrago (8); tximista baino azkarrago (7); uste baino azkarrago (9); zenbat eta azkarrago (9)
azkarragoa da (10); azkarragoa izan (17); baino azkarragoa (31)
azkarrak dira (16); azkarrak izan (11); erro azkarrak (12); mugimendu azkarrak (8); oso azkarrak (21)
azkarregi da (7); azkarregi egin (11)
ahal den azkarren (15); ahalik azkarren (8); ahalik eta azkarren (135); albait azkarren (10); den azkarren (15)
ahalik eta azkarrena (10); azkarrena izan (24); izan da azkarrena (12); izan zen azkarrena (65); zen azkarrena (68)
izan ziren azkarrenak (20); ziren azkarrenak (20)
mugimendu azkarrez (7); pauso azkarrez (12)