Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aziotxo iz adkor azioa.

Eguraldi bakeoso eta tankera onekoa, berez, aldatzeko gogo handirik ez duena, baina zorioneko bero-depresio horrek, fronte apartekorik gabe, baina bere aziotxoa hara nola ekartzen digun hegoaldeko lur erre labegoritutik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Nahiz eta eguraldi hotzagoari dagokionez, ekaitzen garai propioa ez izan, euriteek egin dituzte beren aziotxoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.

Kosta alderago, berriz, txakolinaren lanak, dolarekoak pasa arren, bete-betean; sagardoarenak ere oraintxe ditugu puri-purian, amaitu ezinik: muztio gazteak ez dezala okerrik izan, ilargi kosken batek bere aziotxoren bat egiten ez badio...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus