Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azio iz gaitzezgarritzat hartzen den ekintza.

Ekintza diote, baina azio behar zukeen: zerbait egin beharra dago eta, armaz edo lehergailuz, zerbait egitera doaz, eta puntu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.

Aitak bekozko iluna jartzen zuen, bibote luzeak kizkurtu eta zakarki galdetzen zien andrazko haiei ea gogoratzen ziren hamabi umeen artetik nor izan zen azioa egin zuena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Bazirudien mutikoak barkatua zidala karteran pixa egin nioneko azio hura.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Deabruaren azioa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 364. orr.

Ohiz gaineko saria ohiz gaineko azioa egin duenari baizik ez diot ematen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen, gustatu egiten zitzaion bere azioak kontatzea, ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Euskaldun itxurak egiteko edo denak baino euskaldunago, jatorrago eta autozentratuago agertzeko bide erraza jarri dio askotxori Juezaren autoak, eta polizia tormentatzailearen azioak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.

Piarresen azioak (Pello harrituari kontatzen dizkionak) ez dira oso handi, ez dira oso txar.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.

Bien azioen laburpena aletu zidan istant batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Berehala kendu nuen asmo hura burutik, ondo asko bainekien Anaia Dabitek ez zidala horrelako aziorik sekula barkatuko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 135. orr.

Munduaren jaun eta jabeek Operation Iraqi Freedom jarri zioten izena Mesopotamia zaharra indarrean irabazteko azio odoltsuei.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.

Itsu-itsuan nire denborako aziorik latzena egitera nindoan baina oraindik ez nekien zein zen hura egiteko modurik seguruena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 173. orr.

Egindako azio txar guztien barkamena, ontzi bateko agintea, eta 30.000 dolarreko saria eskaini zioten ingelesek New Orleansen aurka egiteko asmoa zuten erasoan laguntzen bazien.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Ez diot, halare, inori azio txarrik egin, eta are gutxiago abokatu batengana jo justizi eske.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 117. orr.

Eta hainbeste zarata, ikuskizun, eramankizun eta penatze, azio sinboliko eta mediatiko batzuk fakturatzeko!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.

Pitxiak, Tellagorriri ezin hobeto zegokion azio-lagunak, kontrasterako balio zion hari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus