Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badirudi berez sortzen zaien propietatea dutela ezaugarri hori, lur horretan zuku azido eta garratza aurkitzen baita azpian, eta urak hortik pasatu ondoren ateratzen direnez, azidotasun hori eransten baitzaie. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.
Erretxina bertan fabrikatzen zen: lote guztien jaiotze-agiriak aurkitu nituen, eta ez nien ezer susmagarririk atzeman; azidotasuna ez zen beti berdina, baina bai 6tik beherakoa kasu guztietan, arauek agintzen zutenez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Lote bat, 6,2ko azidotasuna zuela eta, lege-zorroztasun zintzoz baztertua zuen sinadura loretsuko ikuskatzaile batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Sagardoa, analitikoki, ona den jakiteko honako parametroak hartzen direla kontuan azaldu digu Kamiok: mostoaren edo sagardoaren azidotasuna, taninoa, alkohola eta ph-a. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Azidotasunik txikiena duen olioa da oliorik onena. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Orobat laguntzen dute giltzurrunek odolaren azidotasun maila egokia mantentzen eta odolaren presioa eta bolumena egonkortzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Zorionez, konpainia katalanaren azidotasuna ez da azalean soilik geratu eta, adibidez, pozaren pozez ikusi dugu beren burua artistatzat jotzen duten hainbeste momia groteskoen karikatura. Berria - Kultura 2004-04-25
Orain dela 200 urte erromantizismotik sortutako mito eztiek bizirik diraute gure buru barruko txoko batean, gaur egungo zinismoaren azidotasunarekin nahasturik. Berria - Kultura 2004-09-15