Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azido (ETCn 15.154 agerraldi) 1 izond/iz mihian ozpinaren antzeko sentipena eragiten duena; kimikan, base konposatuei hidrogeno-ioi bat eransten dien substantzia.

Badirudi berez sortzen zaien propietatea dutela ezaugarri hori, lur horretan zuku azido eta garratza aurkitzen baita azpian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

· Gogoan dut amak astindu ederra eman ziola erratzarekin -Ron pentsakor geratu zen azidozko txupatxusen kaxari begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Edonon jota ere, munstroen larru azido kiskalgarria lurruntzen hasten zen, zauriak irekitzen zitzaizkien, eta azkenean gorputz osoa erreta geratzen zitzaien, mara-mara erortzen ziren errautsetan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

2 (izena izenondoekin)

Laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat Gantz-azidoen adibide ezagunetariko bat azido azetikoa da, ozpinaren osagai nagusia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Usketatxo bat honi, hamar gramo bromo hari, azido boriko apur bat horrako horri, eskukada bat buztin beste horri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

-Hitzak argi eta garbi lerratzen zitzaizkion ezpainetan behera, banan-banan, eta antzu, azido borikodun soluziotan garbitu berriak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

Bakterioei esker lortuak dira, hain zuzen honako hauek: geneen baitako gai ondoretasun-eramaile gisa azido desoxirribonukleiko (ADN) delakoak jokatzen zuen papera zehaztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Azido fenikoz asetako haztegi batean jarritako bakteridia bat nintzen ni han.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

Azido fosforikoak berebiziko garrantzia zuen karbohidrato zahartuak berritzeko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Pozez eta etsipenez betetako sasoia izan zen, kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Marmol Aire kanpaiak gutxi ziren; bakoitzak, testuaren aginduei jarraiki analisi sistematikoan buru-belarri, azido kloridriko eta amoniako isuri puska ez nolanahikoa lurrunarazten zuen aire zabalera, eta, hori zela eta, amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa, eta, gai hura bertan idor-hondarturik, leihoetako beirak kristal txiki-txiki dirdaitsuz janzten ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Eztainua ale-xehatu beharra zegoen, gero azido klorhidrikoz erasotzea errazago izan zedin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Oxigeno-hornidura nahikoa ez bada, ariketa gogor bat egiten denean askotan gertatu ohi den bezala, beste prozesu bat izaten du glukogenoak: azido laktiko bihurtzen da, eta energia apur bat askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Onartzea krudela izan arren, egoera dagoenean egonda, litekeena duk Alargun Beltzaren ADNa azido nitriko upel batean egotea honezkero, landareentzako ongarri bihurtua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

Halakorik ez zen laboratorioan: bai, ordea, amoniakorik eta azido nitrikorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

Ikuspegi nutrizionaletik, berriz, ez dugu ahantzi behar azido oleiko eta linoleikoen iturri behinena bera dela, gainerakoen kaltetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Atzamarrak igurzten hasi zen azido oxalikoarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 0. orr.

Hortik aurrera, azido pirubikoa destilatzen eta agurearen azukreaz espekulatzen eman nuen eguna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Azido sulfidrikoak buzker usaia du.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 27. orr.

Zink ale-xehekatuari aurrez uretan disolbaturiko azido sulfurikoz erasotzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz deshidratatzen da eta destilatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Halaxe zen, bai: azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Ez dakigu zerk eragozten dien fosfato, oxalato eta azido urikoaren kristal mikroskopikoei elkarri eranstea eta harriak eratzea giltzurrun normalean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

Galde iezaiozu karrera egin duen mediku bati zer den kolesterola eta azido urikoa, eta hark ere berehala esango dizu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

Hemen borreroak ez du azido zianhidrikorik erabiltzen ez dio laidozko pikotako lepokoari eragiten ez daki aizkoraz pikatzen ez du gillotina askatzen ez dio 2.000 boltioko aulkiaren kisketari ematen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nire DC-4-a, Mexico-Cityranzko bidean, une hartantxe gure buruen gainetik hega-ziztuan, itsas zabalaren gainean bihurkada egin eta zeru gorian murgilduz, azido-galda urdin batean urtzear balihoa bezalaxe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen, barrikadaren beste aldeko nire lankideren batek parafinaren oxidaziotik neke handiz lortuak:[...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

4 anhidrido azido (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Anhidrido azidoa ur molekula bat edo gehiago gehitzean azido hidroxilikoa sortzen duen gaia da. ETC-entziklopedia   Anhidrido azido, Wikipedia

5 arroka azido (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Pikor fineko arroka azidoek (edo feltsikoek) kolore arrosa, zuria edo marroi argia izaten dute; bitartekoek, gris berdaxka; mafikoek eta ultramafikoek, gris iluna edo beltza.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Mineral basikoak, olibinoa edo piroxenoak esaterako, ez dira agertuko, arroka azidoak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

6 azido abietiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azido abietikoa C19H29-CO2 formula duen molekula organiko bat da, egitura aldetik diterpenoa. Molekula anfipatikoa da. ETC-entziklopedia   Azido abietiko, Wikipedia

7 azido abszisiko (corpusean ez dago; ETCn 69 agerraldi)

Azido abszisikoa edo ABA fitohormona landareen hormona garrantzitsu bat da, hazkuntza, latentzia eta estomen itxitura kontrolatzen dituena, besteak beste.  ETC-entziklopedia   Azido abszisiko, Wikipedia

Hazien latentzia moztuz erne egiten ditu eta kimuen eta fruituen hazkuntza aktibatzen du besteak beste, azido abszisikoaren aurkako eragina du.  ETC-entziklopedia   Giberelina, Wikipedia

Azido abszisiko izeneko landareen hormonaren sintesian bitartekaria da.  ETC-entziklopedia   Neoxantina, Wikipedia

Haren ikergaiak dira, besteak beste, azido abszisikoarekiko erantzun-mekanismoak eta horiek zer erlazio duten hormonek, ingurumenak eta mantenugaiek eragindako beste seinaleztatze-bidezidorrekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

8 azido adipiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azido adipiko, ftaliko, fosforiko edo sebazikoaren esterrekin plastifikaturiko PVCa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

9 azido akriliko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Azido akrilikoa: Isurkari koloregabea, usain sakorrekoa, uretan aise urtzen dena. Akroleina oxidatuz lortzen da. Bai azido akrilikoa eta bai haren eratorriak oso erraz polimerizatzen dira, eta horregatik erabiltzen dira pintura eta plastikoa egiteko.  ETC-entziklopedia   Azido, Wikipedia

Hortik abiatuta, gastrorresistentzia-propietateak dituzten zelulosa-deribatuak (zelulosa-azetoftalatoa) eta kopolimero akrilikoak (metakrilatoa / azido akrilikoa) garatu izan dira; gelatinarekin nahasita estaldura enterikoa eratzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

10 azido arakidiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azido arakidikoa garbikariak ekoizteko eta hainbat argazkingintza material egiteko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Azido arakidiko, Wikipedia

11 azido arakidoniko (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Azido arakidonikoa (AA) edo azido eikosatetraenokoa Omega 6 koipe azidoak Omega 6 azido taldeko gantz-azido poliasegabea da.  ETC-entziklopedia   Azido arakidoniko, Wikipedia

Prozesu horren bidez, azido arakidonikoa, besteak beste, eratzen da, eta hori prostaglandinen eta tronboexanoen aitzindaria da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Tronbozitopeniak aztertzeko erabil daitezke, zenbait estimuluren aurrean (ADO, adrenalina, azido arakidonikoa, kolagenoa...) plaketek duten agregazio-gaitasuna neurtzen dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

Aminoazidoen eta azido arakidonikoaren analogoak eta deribatuak, katekolaminak (adrenalina eta noradrenalina), prostagladinak, prostaziklinak eta leukotrienoak barne.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Mastozitoek ekoizten dituzten bitartekaririk garrantzitsuenak hauek dira: pikorretan pilatutako eta haietatik askatutako amina basoaktiboak eta proteasak, azido arakidonikoaren metabolismoan ekoizten eta jariatzen diren produktuak, eta zitokinak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

12 azido artseniko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azido artsenikoETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

13 azido askorbiko

Ez dute edarion izenik zabaldu, baina, esan dutenez, osagaien artean benzoato sodikoa eta azido askorbikoa (C bitamina) dituzte.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Kritikaria ez zen sekula ere konturatu bera zela petaka horretatik edaten zuen bakarra, eta eskerrak, Andrescuk pozoi-dosi txiki batez osatzen baitzuen edukia (laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat), konfiantzazko mediku batek emandako aholkuak zorrozki jarraituz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

14 azido aspartiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Bide kimiko edo entzimatiko baten bitartez lor daiteke, L-fenilalanina (edo haren deribatu ester metiliko bat) eta azido aspartiko aminoazidoak elkartuz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Ondoren, fosfatoa hartzaile-domeinu elkartuaren barnean kokatutako azido aspartiko hondar batera transferitzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

DPPk azido aspartiko eta serina asko ditu, azken hori sarri askotan fosforilatua.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Glizina, alanina, azido aspartiko eta azido glutamikoa bezalako aminoazidoak eratu ziren esperimentu horretan. ETC-entziklopedia   Biziaren jatorria, Wikipedia

15 azido azetiko

Beste batzuek, berriz, glizerina eta gantz-azido gantzak; gantz-azidoen adibide ezagunetariko bat azido azetikoa da, ozpinaren osagai nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

16 azido azetiko glazial (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Azido azetiko puruenari azido azetiko glazial deritzo; izan ere, izozte-puntuaren inguruko hozte frakzionatuen bidez garbitzen da azido azetikoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Mozketak koloratzaile-soluzioan (% 0,1 luxol fast blue % 96 etanoletan, % 10 azido azetiko glaziala gehituz) murgildu gau osoan zehar 56ºC-tan mantenduz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

17 azido azetilsaliziliko

Mundu osoko botikarik ezagunenetarikoa da Bayer etxeak merkaturaturiko azido azetilsalizilikoa, Aspirina.  Berria - Gaiak   2006-01-19

8.000ko marka berreskuratu ez zuen arren, bezperako biharamuna bederen gainditu zuten gure indizeek, azido azetilsalizilikotik edan balute bezala.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

18 azido balproiko (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Azido balproikoa ("Depakine" izen komertziala Frantzia eta Espainian) sendagai antiepileptikoa da. Sodio erretenen blokeoa eta sistema gabergikoaren funtzionamendua bultzatzen ditu.  ETC-entziklopedia   Azido balproiko, Wikipedia

Sendagaia azido balproikoa da: Depakine du izen komertziala, eta epilepsiaren aurka erabiltzen da, baita nahasmendu bipolarrak tratatzeko ere.  ETC-prentsa   Berria, 2018-12-26

Ikertzailearen arabera, nabarmentzekoa da ikerketak oso autismo mota jakina ikertu duela: haurdunaldian amak azido balproikoa hartu izanak eragindakoa.  ETC-prentsa   Berria, 2019-02-08

Azido balproikoa da Depakine, eta iaz ozentzen hasi ziren albisteei esker jakin zuten hainbat emakumek zer ondorio izan ditzakeen haurdunaldian. ETC-prentsa   Berria, 2019-04-12

19 azido barbituriko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Azido barbiturikoa (C4H4O3N2). 2,4,6-trioxiipirimidina, barbiturato multzoen oinarrizko osagaia. Urearen ester malonikoa kontzentratuz ateratzen da. Sendagintzan, sorgarriak egiteko erabiltzen dira horren zenbait eratorri. ETC-entziklopedia   Azido, Wikipedia

20 azido-base oreka (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Aurreko atalean, azido-base orekaren inguruko kalkulu zehatzak egin ditugu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Zain barnetik eskala handian eman beharreko bolumen handiko disoluzioak lau taldetan sailkatu daitezke: mantentzeko eta errehidratatzeko disoluzioak, azido-base oreka zuzentzeko disoluzioak, disoluzio koloidalak eta bestelako disoluzioak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Giltzurrunek, gernua ekoitziz, gorputzeko fluidoen azido-base oreka kontrolatzen dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Analisi osoa egin, entzima kardiakoak, egoera hidroelektrolitikoa eta azido-base oreka zehaztatu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Arnas gutxiegitasuna dagoenean, arteria-gasometria garrantzitsua izango da azido-base orekan asaldurak detektatu eta tratatu ahal izateko, baina ez da paziente guztietan errutina moduan egiten.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Horretarako, azido base oreken kontzeptuak ere erabili ohi dira, horien alterazioak baitira alkalosiaren kausa nagusiak.  ETC-entziklopedia   Arnas alkalosi, Wikipedia

Eta zerikusia dute orobat zelulaz kanpoko isurkarien pHarekin, eta horrenbestez azido-base orekan eragina dute. ETC-entziklopedia   Giltzurrun, Wikipedia

21 azido bentzoiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Horien kide aromatikoei azido bentzoiko deritze, eta sistema dikarboxilikoak, berriz, azido alkanodioikoak dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Hala ere, azido aromatiko sinpleenak (bentzenotik eratorritakoak) izen arrunta du, azido bentzoiko alegia, eta IUPACek hura erabiltzea gomendatzen duen kasu bakarra da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

22 azido boriko

[...] egiten genituen han, 14etatik 19ak arte: sartzean, laguntzaile batek bakoitzari prestaera bat agintzen zigun, eta gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra, non Caselli triku-ileak banatzen baitzizkigun lehengaiak, exotikoak zein domestikoak: marmol pusketatxo bat honi, hamar gramo bromo hari, azido boriko apur bat horrako horri, eskukada bat buztin beste horri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

23 azido butanodioiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Adibidez, azido butanodioikoa (sukzinikoa) anbarra destilatzean aurkitu zuten (latinez, succinium hitzak "anbar" esan nahi du), eta azido trans-2-butenodioikoa (fumarikoa) Fumaria landarean aurkitzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

24 azido butanoiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Hala ere, azido butanoiko ugari dute eta janari ustel edo okada usain oso desatsegina darie.  ETC-entziklopedia   Ginkgo, Wikipedia

Adibidez, azido butanoikoak eragiten du gazta mota askoren zapore bereizgarria, eta azido (E)-3-metil-2-hexenoikoa da giza izerdiaren usainaren arduraduna, 1991an aurkitu zutenez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

25 azido butiriko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Azido butiriko izena eman zion, latinez "gurina" "butyrum" baita. 1861 urtean Louis Pasteurrek bakterio anaerobio hertsien hartzidura prozesua deskribatu zuen eta bide metaboliko honen azken produktua azido butirikoa da. ETC-entziklopedia   Azido butiriko, Wikipedia

26 azido desoxirribonukleiko kromosomen osagai nagusia den azido nukleikoa.

Londresera itzulita, x izpiak erabili zituen azido desoxirribonukleikoa aztertzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Bakterioei esker lortuak dira, hain zuzen honako hauek: geneen baitako gai ondoretasun-eramaile gisa azido desoxirribonukleiko (ADN) delakoak jokatzen zuen papera zehaztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Analisia egiteko, odol laginetik hartutako ADN (azido desoxirribonukleikoa) jartzen da plaka horren gainean, behar bezala markatuta.  Berria - Gaiak   2004-10-19

ADN azido desoxirribonukleiko zatien edo zelula normalen «bikoizketa sinpleak» egitea begi onez ikusten du Vatikanoak, baina ez klonazioa.  Berria - Gaiak   2004-10-27

27 azido dodekanoiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azido laurikoa edo Azido dodekanoikoa kate ertaineko gantz-azido ase bat da, CH3 (CH2) 10COOH formula duena. Hamabi karbono ditu (12: 0). ETC-entziklopedia   Azido lauriko, Wikipedia

28 azido erretinoiko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Azido erretinoikoa A bitaminaren metabolito bat da, hazteko eta garatzeko beharrezkoa den A bitaminaren funtzioetan esku hartzen duena. ETC-entziklopedia   Azido erretinoiko, Wikipedia

29 azido erribonukleiko proteinen sintesian parte hartzen duen eta informazio genetikoa bideratzen duen azido nukleikoa.

Izan ere, molekula horietatik erribosa sor daiteke, azido erribonukleikoaren (ARN) eta azido desoxirribonukleikoaren (ADN) oinarria.  Berria - Gaiak   2004-09-28

30 azido errizinoleiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Dauzkan koipe azido kateen %90a azido errizinoleikotik datorzkio; bere beste osagai narbarmenetako batzuk azido oleikoa eta azido linoleikoa dira. ETC-entziklopedia   Errizino-olio, Wikipedia

31 azido esteariko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Estearina edo Triestearina hiru azido esteariko (18: 0) eta glizerina batek osatzen duten triglizerido bat da. C57H110O6 formula du.  ETC-entziklopedia   Estearina, Wikipedia

Ezaugarri egokienak eskaintzen dituzten nanopartikula nahastea azido esteariko, Epikuron 200 eta taurodesoxikolatoz osaturik daudenak direnez, nahaste hau erabili genuen saio hau egiteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

32 azido etanodioiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Azido oxaliko edo azido etanodioiko (H2C2O4) azido organiko dikarboxiliko bakunena da. Carl Wilhelm Scheele Scheelek aurkitu zuen 1776an, azukrearen oxidazioa aztertzen ari zela.  ETC-entziklopedia   Azido oxaliko, Wikipedia

Azido etanodioikoetan (oxalikoetan) eta propanodioikoetan (malonikoetan), lehenengo pKa-a jaistea eragiten du bigarren karboxi taldeak lehenean duen indukzio-eragin elektroi-kentzaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

33 azido etilendiaminotetraazetiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Azido etilendiaminotetraazetiko konposatua, "EDTA" akronimoaz ezagutzen den konplexatzaile kimiko bat da. Konposatu hau, konplexatzaile izenak adierazten duen bezala, ioi metalikoekin koordinazio konplexuak eratzeko gai da.  ETC-entziklopedia   EDTA konplexatzailea, Wikipedia

Ahalmen handitze horren edo sinergiaren adibide ohikoena litzateke konbinatzea azido etilendiaminotetraazetikoa edo haren gatzak (EDTA) bentzalkonio kloruroarekin, fenolarekin, parabenoekin edo antzeko antimikrobiarrekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

34 azido fitiko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Landarei dagokionez, inositolaren hexafosfatoak, azido fitikoak edo bere gatzak, fitatatoak, fitato gordailutzat dihardute hazietan, intxaur eta frijoletan, adibidez.  ETC-entziklopedia   Inositol, Wikipedia

Fitasa fungika bezalako entzima batzuk ogiaren azido fitiko kantitatea gutxitzeko erabiltzen dira.  ETC-entziklopedia   Ogi, Wikipedia

Gereziak bitamina, mineral eta abar ugariren artean minbizigaiak indargabetzen dituen azido elagikoa du, eta labore integralek -oloa, arroza, garia, zekaleaà- antzeko eragina duten azido fitiko eta lignanoak.  ETC-prentsa   Argia, 2005-07-03

Zuntz disolbaezinek, ligninak edo azido fitikoak, adibidez, katioi dibalenteak finkatzeko gaitasuna dute (Ca, Mg, Fe, Cu eta Zn).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Elikagarri-aurkakoen artean azido fitikoa dago, katioi bibalente eta tribalente batzuei (kaltzioari batez ere, baita kobre, burdina, magnesio eta zinkari ere) lotuta, bere xurgatzea ekiditen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012

35 azido flufenamiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

3.5 irudian, azido flufenamikoaren I eta II forma polimorfikoen urtze-prozesuaren erpin endotermikoak ageri dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

36 azido fluorhidriko

Nire lanaz lehenbiziko egunetik maitemindu nintzen, nahiz eta, fase horretan, haitz-laginen analisi kuantitatiboak egiten baino ez jardun denbora guztian: azido fluorhidrikoz eraso, horra burdinarekin amoniakoa, horra nikelarekin (zeinen gutxi!: sedimentu poxi bat, arrosakolorea) dimetilgloxima, horra magnesioarekin fosfatoa, beti berdin, egun santu guztietan: berez, ez zen oso kilikagarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

37 azido foliko

Hiru edo bost urte barru, nolanahi ere, urre kolorekoa izeneko arroza merkaturatuko dutela iragarri zuen, A eta E bitamina ugari eta azido folikoa bere baitan dituena.  Berria - Gaiak   2006-03-30

38 azido foliniko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arraroa izanagatik bitamina hidrodisolbagarrien taldean, azido folikoa gibelean metatzen da, poliglutamato eran edo koentzima aktibo bihurtuta: azido folinikoa (5-metiltetrahidrofolikoa).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Azido folinikoa edo leukovorina, oro har kaltzio folinato gisa hartua, kimioterapian erabiltzen den adjubante bat da, metotrexatoarekin hartzen dutena. 5-fluorouraziloko agente kimioterapeutikoarekin batera ere erabiltzen dute. ETC-entziklopedia   Azido foliniko, Wikipedia

39 azido formiko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Txindurriak lumadian sartu, eta azido formikoa askatuko dute.  ETC-prentsa   Argia, 2015-01-25

Hidrogeno-zubiak eratzen direlako ebidentzia garbiak bilatzen jarriz gero, honako hauek lortuko ditugu: ioia agertzea; gas-fasean azido formiko dimeroa eratzea, eta halako beste zenbait egitura ez-ohiko agertzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Adibidez, glukosa lau HIO4 baliokiderekin tratatuz gero, bost azido formiko baliokide eta fomaldehido baliokide bat sortzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Formil zianuroak urarekin erreakzionatzen du azido formikoa eta hidrogeno zianuroa sortuaz.  ETC-entziklopedia   Formil zianuro, Wikipedia

Horietako bat metanola da, hau kimikoki gibelean formaldehido eta azido formiko bihurtzen da metabolismoaren ondorioz. ETC-entziklopedia   Toxikologia, Wikipedia

40 azido fosfatidiko (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Azido fosfatidikoa fosfoglizeridoen oinarria osatzen duen lipidoa da.  ETC-entziklopedia   Azido fosfatidiko, Wikipedia

Azido fosfatidikoa dute oinarrian. Molekula hau bi gantz azidok, glizerol batek eta fosfato talde batek osatzen dute.  ETC-entziklopedia   Fosfoglizerido, Wikipedia

Diazilglizerola (DAG) Azido fosfatidikoa Fosfatidilkolina Fosfatidiletanolamina Galaktolipidoak triazilglizerolen eta glizerolipido polarren egiturazko ezaugarriak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

41 azido fosforiko

Erregaiz eta azido fosforikoz betetako itsasontzi bat hondoratu da, eta larrialdi plana prestatu dute badaezpada ere Franziak, Erresuma Batuak, Belgikak eta Irlandak.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Beti ere Doktor Kerrn-i jarraiki, Commendatorearen interpretazio lonbardoan noski, azido fosforikoak berebiziko garrantzia zuen karbohidrato zahartuak berritzeko orduan, eta horretaraino ez zegoen aitzakiarik jartzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

42 azido ftaliko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azido ftaliko C6H4 (CO2H) 2 formula duen azido dikarboxiliko aromatikoa da. Naftalenoaren eta bentzinaren oxidazio katalitikoz eratzen da. ETC-entziklopedia   Azido ftaliko, Wikipedia

43 azido fumariko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ehunei kolorea emateko erabiltzen da eta baita elikagaien industrian garrantzitsuak diren beste zenbait azido (azido malikoa, azido fumarikoa, azido tartarikoa eta azido laktikoa, batez ere) lortzeko ere. ETC-entziklopedia   Azido maleiko, Wikipedia

44 azido galakturoniko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Azido galakturonikoa C6H10O7 formula duen azido organikoa da.  ETC-entziklopedia   Azido galakturoniko, Wikipedia

Eskuinean, azido galakturoniko hondarren hidroxilo-oxigenoekin koordinazio-konplexua eratzen duen kaltzioa handituta ageri da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

45 azido gastriko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Helicobacter pilory izeneko bakterioak, urdaileko urinak (azido gastrikoak) eta janariak digeritzen laguntzen duen pepsina izeneko entzimak parte hartzen dute ultzera bat sortzeko mekanismoan.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-13

Horrek azido gastrikoaren jariapena areagotzen du, eta hestegorri eta urdailean sor daitezkeen zauriak oker ditzake.  ETC-prentsa   Berria, 2012-02-21

Urdailean azido gastrikoen jariaketa gutxitzen dute eta mukosa gastrikoaren garapena bultzatzen dute. ETC-entziklopedia   Prostaglandina, Wikipedia

46 azido glukoniko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Azido glukonikoa C6H12O7 formula duen azido organikoa da.  ETC-entziklopedia   Azido glukoniko, Wikipedia

Glukosa oxidatzean, adibidez, azido glukonikoa bakarrik sor dezakete, galaktosarekin azido galaktonikoa bakarrik, arabinosarekin azido arabonikoa, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

47 azido glukuroniko (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Azido glukuronikoa C6H10O7 formula duen azido organikoa da.  ETC-entziklopedia   Azido glukuroniko, Wikipedia

Methanosarcina generoko espezieek, beste arkeo metanogenoek bezala, glukosaz, azido glukuronikoz, galaktosaminaz eta azetatoz eginiko zelula-horma lodiak dituzte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Bide horri jarraituz, glukosatik hasita azido glukuronikoa eratzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Gibelak plasmako bilirrubina hartzen du (ez-zuzena edo ez-konbinatua), azido glukuronikoarekin konbinatzen du (zuzena edo konbinatua da) eta behazunarekin batera kanporatzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

II. faseko erreakzioek (substratu endogenoen, hala nola sulfatoaren, azetatoaren, azido glukuronikoaren, glutationaren eta glizinaren bidezko elkarketek) are gehiago handitzen dute ur-disolbagarritasuna, eta, hortaz, kanporatzea errazten dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Adibidez, glukuronoarabinoxilanoa azido glukuroniko unitatez apaindutako arabinoxilano bat da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Hemo taldea, bilirrubinara moduan degradatzen da eta gibelera garraiatzen da porta sistemaren bidez, bertan azido glukuronikoarekin konjugatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

48 azido glutamiko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Balerianaren erauzkinak azido glutamiko deskarboxilasaren eragina estimulatzen du baita ere.  ETC-entziklopedia   Belar bedeinkatu, Wikipedia

A1 kromosoman dauden Azido glutamiko edo glutamato hartzaileentzat kodifikatzen duen "GRIA1" genea.  ETC-entziklopedia   Katu, Wikipedia

Beste botika batzuek mugimenduarekin lotura duten buruko beste substantzia batzuengan eragiten dute: azido glutamikoa, kanabinoideak, denosina...  ETC-prentsa   Berria, 2005-07-17

Analisiek bere osagai onuragarriak berresten dituzte: azukreak (glukosa, fruktosa, galaktosa...), aminoazidoak (glutamina eta azido glutamikoa, citrulina...), azido organikoak (malikoa, zitrikoa...), mineralak (kaltzioa, potasioa, zinka, manganesoa, magnesioa, fosforoa...) eta abar.  ETC-prentsa   Argia, 2014-03-02

S hemoglobinan, A hemoglobinako azido glutamiko aminoazido azidoaren ordez balina aminoazido neutroa agertzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Ezkerrean sekuentzia normala; eskuinean, berriz hemoglobina faltziformearen sekuentzia eznormala: balinak ordeztu du azido glutamiko bat.  ETC-literatura, saiakera   Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Izotzgune-eragile horiek, normalean, proteina oso hidrofilikoak dira, tamaina txikikoak, azido glutamiko edo glutamina aminoazidotan bereziki aberatsak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

49 azido hexadekanoiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Azido hexadekanoikoa (palmitikoa), tetradekanoikoa (miristikoa) eta dodekanoikoa (laurikoa) duten gantz aseak aterosklerosia (arterien gogortzea) eragiten duten elikadura-faktoreak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

50 azido hexanodioiko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Azido hexanodioikoa (adipikoa) eta azido 1,4-bentzenodikarboxilikoa (tereftalikoa) dira eskala handiko ekoizpen kimikoa duten bi azido dikarboxiliko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

51 azido hialuroniko (corpusean ez dago; ETCn 73 agerraldi)

Azido hialuronikoa edo AH glikosaminglukano unitatez egindako polisakaridoa da.  ETC-entziklopedia   Azido hialuroniko, Wikipedia

Pro-xylane, kolagenoa edo azido hialuronikoa bezalako hitzak jariatzen dizkigute, soluzio abangoardistak eta super serumak, betegarri biologikoak, zimurren konponketa eta elastizitatearen berregituratzea bezalako kontzeptuak zaparradan botatzen.  ETC-prentsa   Argia, 2010-02-21

Horren ostean, azido hialuronikoa, glukosaminoglikanoa eta kolagenoaren eta elastinaren (gure azalaren elementu SOLUZIOAK garrantzitsuenak dira) produkzioa eta birsorkuntza potentzia dezaketen beste substantzia batzuekin azal leuna lor dezakegu.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2005-10-21

Hau da, substantzien infiltrazioaren bitartez -azido hialuronikoa, bitaminak eta abar- aurpegiaren gardentasuna berreskuratzea lortzen du, norberaren fisionomia aldatu barik, noski.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-11-09

Bateko, peptidoak eta erretinola, eta fribroziklamidea, eta glikoproteina omen den fibrilina, eta azido hialuronikoa, glikolikoa, ursolikoa...  ETC-prentsa   Berria, 2011-08-19

Kontraesan horretan pentsatzen jartzeak azido hialuronikoak eta Q10 koentzimak baino gehiago gaztetu nau.  ETC-prentsa   Berria, 2014-04-10

Ez dakit zenbat aldiz esan dudan ez duela merezi azido hialuronikotan dirua gastatzea, denborari ezin zaiola irabazi.  ETC-prentsa   Berria, 2018-03-16

Hialuronidasa entzimak azido hialuronikoa apurtzen du; azido hialuronikoa polisakarido bat da eta ehunak lotzeko zementu gisa erabiltzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Glukosatik hasita, azido hialuronikoa eratzen da, eta karbohidrato deribatu hori ehun konektiboaren osagaia da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Ehun konektiboko glukosaminoglukano nagusiak kondroitin sulfatoa, keratan sulfatoa, heparin sulfatoa eta azido hialuronikoa dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

52 azido hidrofluoriko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Nahiz eta elementu oso inertea izan, halogenoekin erreakzionatzen du eta alkaliak disolbatzen ditu, baina azido gehienek (azido nitrikoaren eta azido hidrofluorikoaren zenbait konbinazio hipererreaktibok salbu) ez diote eragiten. ETC-entziklopedia   Silizio, Wikipedia

53 azido hidroklorhidriko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azido hidroklorhidrikoaren eta azido sulfurikoaren lurrun kaltegarriz betea zegoen, eta arropa jateko eta azala erretzeko ahalmena zuten lurrun horiek. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

54 azido hidrokloriko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Karezko soluzio bati analizatzaileak azido hidroklorikoan alkalia gaineratzea bezala litzateke; azidoak berehala karea uzten du eta alkaliarekin batzen da, eta hura hondoan geratzen da.  ETC-literatura, saiakera   Arrazoimen praktikoaren kritika, Immanuel Kant (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Hala ere, azido hidroklorikoak ioiak orekatik kendu, eta AuCl4? ioiak edo azido kloroaurikoa sortzen ditu. ETC-entziklopedia   Urre, Wikipedia

55 azido hidroxikarboxiliko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Horixe gertatzen da molekulan lehentasuna duen talde funtzional bat dagoenean, azido hidroxikarboxilikoetan gertatzen den legez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

56 azido hipobromoso (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Azido hipobromosoa (HBrO) azido oso ahul eta ezegonkor bat da, zeinetan bromoak 1 oxidazio-zenbakiarekin jokatzen duen.  ETC-entziklopedia   Azido hipobromoso, Wikipedia

Kalkula ezazu azido hipobromoso (HBrO) disoluzio baten kontzentrazioa, pH=4,8 dela jakinda (Ka=2,1?10-9). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika orokorreko eskuliburua, Josu Lopez-Gazpio, UEU, 2015

57 azido hipokloroso (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi)

Azido hipoklorosoa (HClO) hipoklorito ioi batez eta hidroi batez osatuta dagoen azido ahula da. Kloroa uretan disolbatzean sortzen da, eta erreakzio horretan bere burua ere partzialki disoziatzen du. Azido hipoklorosoa eta hipoklorito ioia oxidatzaileak dira eta kloro disoluzioen lehen mailako desinfekzio agenteak ere badira.  ETC-entziklopedia   Azido hipokloroso, Wikipedia

Mieloperoxidasa fagozitosi-entzimak azido hipoklorosoa eratzen du (HOCl-a), kloro ioietatik eta H2O2-tik abiatuta.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Beste alde batetik, tamaina handiko eta ureduki handiagoa duten kristaletan, kloro nitratoak hidrolisia pairatzen du, azido hipoklorosoa formatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

58 azido hiposulfuroso (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Azido hiposulfurosoa (H2SO2) -azido sulfoxiliko edo sulfuro dihidroxido gisa ere ezaguna- hiposulfito ioi batez eta bi hidroiz osatuta dagoen konposatu inorganikoa da, zehazki, oxoazidoa. ETC-entziklopedia   Azido hiposulfuroso, Wikipedia

59 azido isozianiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azido isozianiko HNCO formula duen konposatu organikoa da. 1830ean Liebigek eta Wöhlerrek topatu zuten. ETC-entziklopedia   Azido isozianiko, Wikipedia

60 azido kafeiko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Adibidez, azido kafeikoa eta azido ferulikoa (ikus 13.8A irudia) nahiko ugariak dira lurzoruan, eta laborategiko esperimentuetan ikusi izan da landare askoren hozitzea eta hazkundea inhibitzen dituztela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Garagardoak hainbat azido fenoliko ditu, hala nola azido 4-hidroxifenilazetiko, azido baniliko, azido kafeiko, azido siringiko, azido p-kumariko, azido feruliko eta azido sinapikoa. ETC-entziklopedia   Garagardo, Wikipedia

61 azido kapriko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azido kaprikoa edo azido dekanoikoa kate ertaineko gantz-azido ase bat da, CH3 (CH2) 8COOH formula duena. Hamar karbono ditu (10: 0). ETC-entziklopedia   Azido kapriko, Wikipedia

62 azido karboniko

Pozez eta etsipenez betetako sasoia izan zen, kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan, baina cocacolak peritonitis eta gas enbolismo larriak eragiten zituen...'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

63 azido karboxiliko (corpusean ez dago; ETCn 77 agerraldi)

Azido karboxiliko karboxilo talde bat edo gehiago duen azido organiko saila da.  ETC-entziklopedia   Azido karboxiliko, Wikipedia

Abiadura lortzeko, erreakzionatu ez duten azido karboxiliko taldeak titula daitezke poliesterifikazio-erreakzioan zehar.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Lotura horiek apurtuz degradatzen da polimeroa, eta bi azido karboxiliko sortzen dira ondorioz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Beste muturra, azido karboxiliko funtzio taldea, polarra izanik zati hidrofilikoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

64 azido karminiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Kukurutx-karmin izenarekin ezagutzen da azido karminikoa edo E120 gehigarria.  ETC-entziklopedia   Kukurutx, Wikipedia

Azido karminikoaren aluminio-kaltzio laka bat da kotxinila-karmina. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

65 azido klorhidriko

Kristaltze-prozesua astitsua zenez, ontzi asko behar ziren, eta, azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Nolanahi ere, azido klorhidrikoak ez du eginkizun handirik digestioaren hasierako faseetan; fase horietan, pepsinak eta urdailaren barne-estaldurako zelulek sorturiko beste entzima batzuek hartzen dute parte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Beste isuri bat izan zen atzo Electroquimica de Hernani enpresan, eta langile bat erre egin zen azido klorhidrikoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Herenegun goizaldean gertatu zen isuria, azido klorhidriko biltegi batean izan zen matxuraren ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

66 azido kloriko (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Azido klorikoa (HClO3) kloroaren oxoazido bat da eta klorato gatzen aitzindari formala. Azido sendo bat da azidotasun konstantea -1 ingurukoa- duena eta oxidatzailea ere bada.  ETC-entziklopedia   Azido kloriko, Wikipedia

Idatz itzazu azido hauei dagozkien base konjugatuen formulak: (a) azido sulfurosoa, H2SO3; (b) azido klorikoa, HClO3; (c) hidrogeno sulfuroa, H2S; (d) dimetiloxonioa, (CH3) 2OH; (e) hidrogeno sulfatoa, HSO4- ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

67 azido kloroso (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Azido klorosoa (HClO2) klorito ioi batez eta hidroi batez osatuta dagoen konposatu inorganikoa da. Azido ahul bat da. ETC-entziklopedia   Azido kloroso, Wikipedia

68 azido koipetsu (corpusean ez dago; ETCn 49 agerraldi)

Zientzialariek nabarmendu dutenez, arrainaren koipeak dituen azido koipetsuek burmuineko hantura murrizten dute.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-10-25

Fruitu gorri gehienen gisara osasuntsua da oso, bitaminatik ugari du, eta beste osagai ongarri eta hobarien artean fruituetan aurkitzen zailak diren azido koipetsuak ditu.  ETC-prentsa   Argia, 2010-01-17

Azido koipetsu libreak, hauek garbigarri, xanpu edo kosmetikoak fabrikatzeko erabil daitezke.  ETC-entziklopedia   Biodiesel, Wikipedia

Azido koipetsuetan talde karboxiloaren alboko hidrogenoa da ordezkatzen errazena. ETC-entziklopedia   Vladimir Markovnikov, Wikipedia

69 azido kromogliziko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azido kromoglizikoa konposatu kimikoa da, medikuntzan antihistaminiko gisa erabiltzen dena alergiak tratatzeko. Izan ere, mastozitoen degranulazioa eta bitartekarien askapena inhibitzen du, alegia, histamina askatzea ekiditen du. Kromoglikato disodiko eran merkaturatu ohi da. ETC-entziklopedia   Azido kromogliziko, Wikipedia

70 azido laktiko esne minduan eta landare askotan aurkitzen den azidoa.

Oxigeno-hornidura nahikoa ez bada, ariketa gogor bat egiten denean askotan gertatu ohi den bezala, beste prozesu bat izaten du glukogenoak: azido laktiko bihurtzen da, eta energia apur bat askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Lasterketa luze baten lehenengo faseetan, oso mingarria izan daiteke muskuluetan pilaturiko azido laktikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Azido laktikoak nekatutako giharrak suspertzen laguntzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Odoleko azido laktikoa neurtuta, emakumeak muskulu-uzkurdurarik izango duen jakin daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-30

71 azido lauriko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Azido laurikoa edo Azido dodekanoikoa kate ertaineko gantz-azido ase bat da, CH3 (CH2) 10COOH formula duena. Hamabi karbono ditu (12: 0).  ETC-entziklopedia   Azido lauriko, Wikipedia

Glizerido erdisintetikoak ere erabiltzen dira, hau da, C12-C18 karbonoko gantz-azido aseekin (nagusiki, azido laurikoarekin eta estearikoarekin) esterifikatutako glizerina.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Sorbitanaren esterrak lortzeko, sorbitanaren alkohol talde bat edo batzuk azido laurikoarekin, oleikoarekin, palmitikoaren edo estearikoarekin esterifikatu behar d (ir) a. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

72 azido linoleiko (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

Azido linoleiko (azido oktadekadienoiko); C17H31COOH; liho-olioan agertzen dena.  ETC-entziklopedia   Gantz-azido asegabe, Wikipedia

Arrain urdinetan bereziki nabarmentzen dira gantz-azido oleikoa, azido linoleikoa (funtsezkoa, organismoak ezin baitu sintetizatu eta, beraz, elikaduraren bitartez baino ez baitu lortzen) eta omega-3 izenekoa.  ETC-entziklopedia   Arrain urdin, Wikipedia

Koipe gutxi ditu, baina koipe horien artean gaixotasun kardiobaskularretatik babesten gaituzten azido linoleikoa eta soia lezitina ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2012-11-06

Helduek hartutako energiaren % 2-3 azido linoleiko gisa kontsumitu behar dute eta azido a-linolenikoaren beharrizana oso ondo ezarrita ez badago ere, energia osoaren % 1 inguru izatea gomendatzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Bestalde, EN 14214 arautegiak ere azido linoleikoen metil ester eta azido koipetsu asegabeak (4 lotura bikoitza edo gehiago) dituzten konposatuen edukiera maximoa mugatzen du % 12 eta % 1 p: p, hurrenez hurren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Konjugatu horien biosintesia landarearen araberakoa da, azido linoleniko (18: 3) edo azido linoleiko (18: 2) gantz-azidoen iturria zein den; horiek, ondoren, aminoazido batekin uztartzen dira intsektuaren hestean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

73 azido linoleniko (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Azido linoleniko edo Azido oktadekatrienoikoa kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, C18H302O2 formula duena.  ETC-entziklopedia   Azido linoleniko, Wikipedia

Ezin direnak eratu gantz-azido esentzialak dira eta, ugaztunei dagokienez, azido linoleikoa eta azido linolenikoa dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Konjugatu horien biosintesia landarearen araberakoa da, azido linoleniko (18: 3) edo azido linoleiko (18: 2) gantz-azidoen iturria zein den; horiek, ondoren, aminoazido batekin uztartzen dira intsektuaren hestean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

74 azido lisergiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

1943an Albert Hofmann kimikari suitzarrak, ez si eta ez no, azido lisergikoaren dietilamina edo LSD-25 aurkitu zuen.  ETC-prentsa   Argia, 2007-02-18

Albert Hofmann kimikari suitzarrak esana duenez, kasualitatez asmatu zuen azido lisergikoaren formula, 1943an.  ETC-prentsa   Berria, 2006-01-14

Azaroaren 16an, Albert Hofmann suitzar kimikari kontserbadoreak azido lisergiko dietilamida sintetizatzea lortu zuen lehenengoz, Sandoz laborategietan.  ETC-prentsa   Argia, 2008-12-21

Dietilamida azido lisergiko sintetikoa (LSD) da ezagutzen diren haluzinogeno gogorrenetako bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

75 azido lisergikoaren dietilamida (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

LSD ("Lysergic acid diethylamide"ren akronimoa), LSD-25, lisergida edo azido lisergikoaren dietilamida droga psikodeliko ia-sintetikoa da, ergolina familiakoa. Kontzientziaren egoerak eraldatzen ditu, esperientzia mistikoarekin nahiz eskizofreniarekin parekatu izan direnak.  ETC-entziklopedia   LSD, Wikipedia

LSD (azido lisergikoaren dietilamida) drogak elefanteengan duen eragina ikertu nahi zuten psikiatra haiek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

76 azido maleiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azido maleiko (HO2C-CH=CH-CO2H) kristal handietan ageri den kimika gaia da, 130°C-tan urtzen dena; uretan, alkoholetan eta azetonan urtzen da eta ahogozo txarrekoa da. ETC-entziklopedia   Azido maleiko, Wikipedia

77 azido maliko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Azido maliko (HO2CCH2CHOHCO2H) landare eta fruitu ugaritan -sagar berdeetan, batik bat- izaten den bi azidodun alkohola da. Landareen eta animalien zelulen metabolismoan parte hartzen du.  ETC-entziklopedia   Azido maliko, Wikipedia

Gozotasuna azukreei esker lortzen da; garraztasuna sagarrak dituen azido maliko, kiniko eta zitrikoetatik, eta mingostasuna, berriz, osagai fanoliko edo polifanolikoetatik.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-24

Kontrol horietan honako faktoreak kontuan hartzen dira: mahatsaren pisua, alkohol gradu posiblea, azidotasun tartikoa, pHa, azido malikoa, potasioa, polifenolak eta intentsitate koloratzailea.  ETC-prentsa   Berria, 2006-08-25

Beste era batera esanda, sagar berde indartsua gogorarazten digun azido malikoa esne arina gogoratuko digun azido laktiko bihurtuko da.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-01

Batzuek izotzen ondoren biltzen dituzte, eta beste batzuek, geuk tarteko, usteltzen hasi denean jaten; fruituaren azido malikoa hartzitu eta alkohola bihurtzen hasi eta azukreak gora egin duenean.  ETC-prentsa   Argia, 2010-11-21

Esan daiteke sagar mota guztietan azukre kontzentrazioak antzekoak direla, baina azido malikoaren kontzentrazioaren edo polifenolaren arabera nabarmentzen da sagardoaren izaera azidoa edo mikatza. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-09

78 azido maloniko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azido batzuk halaber, izen arruntak izango dituzte (azido formiko, azido azetiko, azido maloniko, azido sukziniko...). ETC-entziklopedia   Konposatu organikoen nomenklatura, Wikipedia

79 azido mefenamiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Azido mefenamikoari gertatzen zaio hori etanol-ur nahasteetan (3.18 irudia), eta azido p-hidroxibentzoikoaren deribatuei, ur-propilenglikol nahasteetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

80 azido metakriliko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azido metakriliko (MAA) isurkari koloregabea da, pozoitsua, 15 °C-tan urtzen dena H2C: C (CH3) COOH. Uretan, alkoholean, eterrean eta disolbatzaile organiko gehienetan urgarria, sukoia eta polimeroak aise sortzen ditu. ETC-entziklopedia   Azido metakriliko, Wikipedia

81 azido metanoiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azido metanoiko edo azido formikoa (bere izena inurri txingurrietatik dator, "formica" latinez) karbono atomo bakarreko konposatu organikoa da eta beraz, azido organiko guztietan sinpleena. Konposatu honek karboxilo talde bat du, molekulari ezaugarri azidoa ematen diona. ETC-entziklopedia   Azido formiko, Wikipedia

82 azido miristiko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Azido miristikoa edo Azido tetradekanoikoa kate ertaineko gantz-azido ase bat da, CH3 (CH2) 12COOH formula duena. Hamalau karbono ditu (14: 0). ETC-entziklopedia   Azido miristiko, Wikipedia

83 azido miristoleiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azido miristoleikoa edo Azido 9-tetradezenoikoa kate luzeko gantz-azido asegabe bat da, C14H26O2 formula duena. ETC-entziklopedia   Azido miristoleiko, Wikipedia

84 azido muriatiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bere ikerketa kimikoek interes zientifiko oso handia izan zuten, batez ere fosforoaz, azido muriatiko oxigenatuaz, sosaren erauzketaz, xaboiaren ekoizpenaz eta gatz delikueszenteen kristalizazioaz egindakoak. Artilleriarako ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen. ETC-entziklopedia   Bertrand Pelletier, Wikipedia

85 azido nitriko

Onartzea krudela izan arren, egoera dagoenean egonda, litekeena duk Alargun Beltzaren ADNa azido nitriko upel batean egotea honezkero, landareentzako ongarri bihurtua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

Halakorik ez zen laboratorioan: bai, ordea, amoniakorik eta azido nitrikorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Fertiberia enpresak bestelako produktuak egiteko osagai moduan erabiltzen diren azido nitriko, nitrato kaltzio-amoniokoa eta nitrosulfato amoniokoa egiten ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

86 azido nitroso (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Azido nitrosoa HNO2 formula duen konposatu kimikoa da.  ETC-entziklopedia   Azido nitroso, Wikipedia

Bentzenamina primarioei (anilinei), aldiz, azido nitroso hotzarekin erreakzionaraztean, diazotizazio deritzon erreakzio baten bidez, arenadiazonio-gatz nahiko egonkorrak lortzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Nitrogenoaren oxiazido ugarien artean, hiru dira atmosferan presente egoten direnak: azido nitrosoa (HONO), azido nitrikoa (HNO3) eta azido peroxinitrikoa (HO2NO2). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

87 azido nukleiko

Bestalde, sekuentziaren kalitateari dagokionez, lehengo errore-tasa 10.000 baseko akats batekoa zen (baseak azido nukleikoaren letrak dira).  Berria - Gaiak   2004-10-22

Nahaste ikaragarri bat gara: azido nukleikoak eta oroitzapenak, desirak eta proteinak ditugu osagai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 197. orr.

88 azido oleiko

Ikuspegi nutrizionaletik, berriz, ez dugu ahantzi behar azido oleiko eta linoleikoen iturri behinena bera dela, gainerakoen kaltetan; kolesterol "gaiztoa" suntsitzen du bestelako olioek baino areago, eta asetasun sentsazioa eragiten du jatunarengan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

89 azido ortofosforiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Orto: matematikan ari baldin bagara, aurrizki horren esanahia zuzena, elkarzuta izan daiteke: kimikan berriz, batzuetan substantzia batek duen hidrogeno/oxigeno kantitatea azal dezake (azido ortofosforikoa...). ETC-prentsa   Berria, 2016-12-18

90 azido oxaliko

Klara Postelberg, erabat suminduta, leihoaren eta kopiagailuaren arteko konketara abiatu zen, eta atzamarrak igurzten hasi zen azido oxalikoarekin. 03GarA01¬

91 azido oxaloazetiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Hala, azido oxaloazetikoa birsortzen da, eta, erreakzio akoplatu batean, adenosina trifosfato (ATP) molekula bat sortzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

92 azido palmitiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Tripalmitina hiru azido palmitiko (16: 0) eta glizerina batek osatzen duten triglizerido bat da. C45H86O6 formula du. ETC-entziklopedia   Tripalmitina, Wikipedia

93 azido palmitoleiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Azido palmitoleikoa edo Azido delta-9-cis-hexadezenoikoa kate luzeko gantz-azido asegabe bat da, C16H30O2 formula duena. Gizakien gantz ehunean dauden triglizeridoen ohiko osagaia da, bereziki ugaria gibelean.  ETC-entziklopedia   Azido palmitoleiko, Wikipedia

Azido palmitoleiko dosi altuak ditu. Macadamia olioarekin, gainera, azalarentzako krema hidratatzaileak, xaboiak eta masajerako olioak egiten dira. ETC-entziklopedia   Macadamia, Wikipedia

94 azido pantoteniko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

B5 bitamina, azido pantoteniko izenez ezagutua, A koentzimaren sorreran parte hartzen duena.  ETC-entziklopedia   B taldearen bitaminak, Wikipedia

B5 bitamina edo azido pantotenikoa. Funtzioak: prozesu metabolikoetan garrantzi handia du. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-05

95 azido perfluorooktanoiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Azido perfluorooktanoikoa (PFOA), C8 izenez ere ezagutzen dena, mundu osoan prozesu kimikoetan tentsoaktibo moduan eta lehengai gisa erabiltzen den azido karboxiliko perfluoratua da.  ETC-entziklopedia   Azido perfluorooktanoiko, Wikipedia

Polimero bat da, eta horrek osagai bat du: azido perfluorooktanoikoa (PFOA). ETC-prentsa   Berria, 2019-05-02

96 azido permanganiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Azido permanganikoa (HMnO4) edo stock nomenklaturan manganiko (VII) azidoa lau oxigeno atomo, manganeso atomo bat eta hidrogenozko beste batez osatuta dagoen konposatu inorganikoa da.  ETC-entziklopedia   Azido permanganiko, Wikipedia

Azido permanganikoa prestatzeko modurik ohikoena azido sulfurikozko disoluzio bat prestatzea da, zeinaren solutua bario permanganatoa den. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

97 azido pikriko

Udan edo udazkenaren hasieran, lorategietan, eguzkiak egosiriko egunkari puskak aurkitu daitezke, lehorrak eta hauskorrak, hosto hilak bezalakoxeak, hain horituak ezen pentsa litekeen azido pikrikotan egonak direla.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 38. orr.

98 azido pipemidiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azido pipemidiko eta oxolinikoa dira, gaur egun asko erabiltzen ez direnak. ETC-entziklopedia   Kinolona, Wikipedia

99 azido pirubiko azido koloregabea, metabolismoan garrantzi handia duena.

Hortik aurrera, azido pirubikoa destilatzen eta agurearen azukreaz espekulatzen eman nuen eguna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz deshidratatzen da eta destilatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Eugenol eta azido pirubiko usaina zerion artean ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

100 azido poliprotiko (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Gatz azidoetan (azido poliprotikoetatik datozen gatzak, hidrogeno atomo ordezkagarriak dituztenak), molekulan geratzen diren hidrogeno ordezkaezinen kopuruaren arabera izendatzen dira, dagokion aurrizkia erabiliz.  ETC-entziklopedia   Gatz (kimika) Wikipedia

Gatz azidoak konposatu kuaternarioak dira, non azido poliprotiko baten protoi bat katioi metaliko bat ordezkatzen du.  ETC-entziklopedia   Konposatu inorganikoen nomenklatura, Wikipedia

Azido poliprotikoak protoi bat baino gehiago eman dezaketen substantziak dira, esate baterako, H2SO4, H2SO3, H3PO4, H2CO3 eta H2S-a.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika orokorreko eskuliburua, Josu Lopez-Gazpio, UEU, 2015

Jakina da azido poliprotikoek ez dituztela hidrogeno guztiak erraztasun berdinarekin lagatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

101 azido prusiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Azido zianhidrikoa edota zianuro hidrogenoa, maiz azido prusikoa deitua, formulazio organikoan metanonitriloa izena jasotzen duena, konposatu kimiko bat da eta HCM formula kimikoa du.  ETC-entziklopedia   Azido zianhidriko, Wikipedia

Haziek glukosido zianogenikoak dituzte eta urarekin kontaktuan azido prusikoa sortzen dute, oso toxikoa.  ETC-entziklopedia   Otsalizar, Wikipedia

Urtea eta urte eta erdi artekoak jaten dituzte, zaharragoek pozoi hilkorra garatzen dute (azido prusikoa, zianuroa).  ETC-prentsa   Argia, 2010-07-04

Ez dauka azido prusikoaren usain berezi hori; potasio zianuroa izango da segur aski.  ETC-literatura, saiakera   Eta ez zen alerik ere geratu, Agatha Christie (Koro Navarro), Igela, 2005

Arriskua, ordea, bene-benetakoa da irudimenezkoa izan arren; irudimenak grabitateak bezain benetan eragiten baitio gizakiari, eta azido prusikozko dosi batek bezain seguru hil lezake.  ETC-literatura, saiakera   Dakiguna ikasten, Patziku Perurena, Alberdania, 2007

Oso gai desatseginak probatu zituen; besteak beste, merkurioa, azido prusikoa (Scheeleren beste aurkikuntza bat) eta hidrogeno zianuroa.  ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Eta beraren aurretik aita ibili zuan iruzurrean, Matusalen Bloom, biajante lapurra, azido prusikoaz bere burua hil zuena, herrialde osoan bere bizi osoan bere purtxileria eta penikeko diamanteak parrastaka saldu ondoren. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

102 azido puniziko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azido punizikoa edo Azido trikosanikoa kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, C18H30O2 formula duena. ETC-entziklopedia   Azido puniziko, Wikipedia

103 azido saliziliko (corpusean ez dago; ETCn 57 agerraldi)

Azido salizilikoa (Latinezko, sahats hitzetik ekarria; C7H6O3) bentzenotik lortzen den azido karboxilikoa da.  ETC-entziklopedia   Azido saliziliko, Wikipedia

Azkenik ezin aipatu gabe utzi zume zuria edo sahatsa (Salix alba), aspirinaren jatorria, beronen substantzia aktiboa, azido salizilikoa, bereziki azalean eta gerba emeetan dago.  ETC-prentsa   Argia, 2001-04-29

Baina azido salizilikoaren azetilazioa ez zen 1853a arte lortu; Gerhardt kimikari gazteak egun erabiltzen dugun aspirina sortu zuen.  ETC-prentsa   Argia, 2007-04-29

Zehatzago esanda, azido salizilikoaz, aspirinaren osagarrietako batetaz.  ETC-prentsa   Argia, 2009-01-20

Gaitzerdi! Azido salizilikoa du hostoetan eta odol gora-beheren minak sendatzeko aproposa...  ETC-prentsa   Argia, 2009-03-01

Azido salizilikoa izeneko substantzia bat dute, eta normalean aspirinari alergia dioten pertsonek mailukiei ere izaten diete.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-22

Salizina lortu zen aurrena, eta azido salizilikoa gero.  ETC-prentsa   Berria, 2008-08-09

Azido salizilikoa: Hanturaren eta erreumaren aurkako efektuak dituen aspirinaren aitzindari naturala da.  ETC-prentsa   Berria, 2014-06-14

Duela 50.000 urte inguru, neandertalek azido salizilikoa eta propietate antibiotikoak dituzten lizunak kontsumitzen zituzten, aste honetan jakin denez.  ETC-prentsa   Berria, 2017-03-12

Azidulatzerakoan, azido salizilikoa askatuko da, eta, ondoren, aurrerago adieraziko dugun moduan kuantifikatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

104 azido seleniko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Aitzitik, Azido selenikoarekin erreakzionatzen du, eta aqua regiatan disolbatzen da. Azido nitrikoak metala 3 ioira oxidatzen du, baina soilik minutu batzuetarako. ETC-entziklopedia   Urre, Wikipedia

105 azido sorbiko (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Azido sorbikoa eragin antifungikoa duen konposatua da, C6H8O2 formula kimikoa duena.  ETC-entziklopedia   Azido sorbiko, Wikipedia

Azido parahidroxibentzoikoaren esterrak (parabenoak) eta azido sorbikoaren eta azido bentzoikoaren gatzak dira kontserbatzailerik erabilienak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Ikerketa honetan, hainbat motatako kontserbagarri antimikrobianoak izan ziren aztergai: azido organikoak (azido salizilikoa, azido bentzoikoa eta azido sorbikoa), azido 4-hidroxibentzoikoaren esterrak (metil-, etil-, propil- eta butil-parabenoa), isotiazolinonak (metilisotiazolinona, klorometilisotiazolinona eta bentzisotiazolinona) eta triklosana.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Gehigarri batzuk erabiltzen dira janari-industrian elikagaien kontserbazioa bermatzeko eta mikrobio deskonposatzaile eta patogenoen hazkuntza inhibitzeko: nitratoak eta nitritoak (kopuru txikitan txorizoari eta txistorrari ere gehitzen zaizkie, izan litezkeen botulismoaren bakterioak hiltzeko), azido propionikoa, azido sorbikoa, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

106 azido sukziniko (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Karbono hidrato gluzidoak hartziten dituzte azido sukziniko eta azido azetiko azetikoa sortuz.  ETC-entziklopedia   Bacteroides, Wikipedia

Farmako bat manitol urtuan, edo, manitolaren eta beste karbohidrato baten nahaste urtuan edo azido sukziniko urtuan, adibidez, disolbatzen bada eta nahastea solidotu edo kristaldu egiten bada, 'solidoa solidotan' disoluzioa sortzen da, non farmakoa molekula bakarreko dispertsioan baitago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

107 azido sulfhidriko (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Azido hiposulfurosoa ekoizteko azido sulfhidriko solidoaren eta uraren arteko nahasketa erradiazio ultramorepean jarri behar da, eta ondoren hura berotu.  ETC-entziklopedia   Azido hiposulfuroso, Wikipedia

Norbaiti azido sulfhidriko dosi masibo bat jaurtiz gero, berehala hilko da.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-07-11

Zentral horrek sumendietako beroa erabiltzen du energia lortzeko, baina bidean karbono dioxidoa (CO2) eta azido sulfhidrikoa ere (H2S) sortzen ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2016-06-12

Kimiosintesia deitu zaio prozedura horri, eta, funtsean, tximinietako gaseko azido sulfhidriko pozoitsuan egindako erreakzio kimiko exotermiko bat da bakterioak erabiltzen duena energia lortzeko.  ETC-literatura, saiakera   Piztiarioak, J.M. Olaizola 'Txiliku', Elkar, 2012

Azido klorhidriko, azido sulfhidriko eta antzeko izenak hidrogeno kloruro edo hidrogeno sulfuro bezalako konposatuen ur-disoluzioak adierazteko erabiltzen dira, eta, hortaz, ez dira konposatu kimikoen izenak, nahasteenak baizik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

108 azido sulfidriko

Azido sulfidrikoaren gelara, hilgarria baitzen han atmosfera, intimitate-irrikaz zeuden bikoteak erretiratzen ziren, eta bakartiren bat mokadu bat jatera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Halaz guztiz, denek bizirik zirauten, aspaldi handian gertatutako historien parte baitziren, gure ama txikia izan eta honelakoak entzun zituen garaikoak: "nire zakurra'n ahizpa" edo "ze'en usaia du azido sulfidrikoak".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 58. orr.

109 azido sulfuriko

Hala, nire zink sulfatoa itsuski kontzentratu zen azkenerako, eta hausño zuri halako bilakatu, eta laino itogarritan isuri zuen azido sulfuriko guztia edo ia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Gainerakoan, azido sulfuriko hutsa zen Tomas; inon den astakeriarik handiena bota zezakeen begitartea mudatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Bon! egin zuen gasolinak azido sulfurikoarekin eta potasio kloratoarekin bat egindakoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

Gurasoen ustez, azido sulfurikoan desegin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 122. orr.

Azido sulfurikoz erretako emakumeak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Istripuaren ondorioz, trena bidetik atera zen eta gutxigatik ez zuen jo geltokian geldituta zegoen eta azido sulfurikoa zeraman tren bat.  Berria - Mundua   2004-05-08

Azido sulfurikodun hodeiak ditu, eta tenperatura oso altuak, 480 gradu arterainokoak.  Berria - Gaiak   2006-04-11

110 azido sulfuroso (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Oxoazido ezagunenak azido sulfuroso (H2SO3) eta azido sulfurikoa (H2SO4) dira, azken hau egonkorrena, sendoena eta erabilena izanik.  ETC-entziklopedia   Sufre, Wikipedia

Beste taldeetan bezala, garrantzia du estekatzaileen izaera deskribatzeak, adibidez, azido sulfuroso eta azido sulfonikoaren kasuak bereizteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

111 azido taniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Erdi Aroan, azido tanikoz egiten zen tinta beltza, baina kalitate txarrekoa zenez, garai hartako eskuizkribuak kolorea galduz joan dira denborarekin.  ETC-entziklopedia   Tinta, Wikipedia

Oro har, material organikoei kelatutako burdina metabolizatzean prezipitatzen da burdina (esaterako, azido humikoei edo azido tanikoei kelatutako burdina metabolizatzen denean).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Brionyk katilu batean prestatu zuen azido tanikoa, eta kotoi-bilgua hartu zuen. ETC-literatura, saiakera   Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013

112 azido tartariko muztioa hartzitzen den ontzietan osatzen den gaitik ateratzen den azidoa.

Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz deshidratatzen da eta destilatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

113 azido trikarboxilikoen ziklo (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Krebs zikloa (azido zitrikoaren zikloa edo azido trikarboxilikoen zikloa ere deitua) bide kataboliko bat da, karbono hidrato gluzido, gantz-azido eta aminoazidoen oxidazioan parte hartzen duena.  ETC-entziklopedia   Krebs zikloa, Wikipedia

Sistema bizietan, azido trikarboxilikoen zikloak (ATZ) -azido zitrikoaren zikloa edo Krebs-en zikloa izenarekin ere ezagutzen da- elikagaietatik eratorritako energiaren bi heren sortzen ditu, goi-mailako organismoen kasuan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

114 azido uriko

Agian haien iraizkinak, ehuneko 90 azido uriko, ugari lor zitezkeen, aldiko peza ez txikiegitan eta purutasun-baldintza zentzuzkotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

-Hori bai, biharamunean ongi begiratu beharko dizkidazu kosterola eta azido urikoa...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 214. orr.

Odolean, bada beti azido urikoa, eta hark eratzen dituen konposatuak pilatu egiten dira batzuetan -kristal gisa horiek ere- buruko edo oinetako artikulazioetan, batez ere behatz lodian, eta hezueria eragiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

Organismoan hondakinak metatzen ari zitzaizkion, eta erabat oxidatu gabeko produktuak sorrarazi behar zituen horrek, azido urikoa batez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

115 azido zianhidriko

Hemen borreroak ez du azido zianhidrikorik erabiltzen ez dio laidozko pikotako lepokoari eragiten ez daki aizkoraz pikatzen ez du gillotina askatzen ez dio 2.000 boltioko aulkiaren kisketari ematen ez da aski trebea urka-bilurra egiteko.. . baina heriotzaren galerian zaude hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

116 azido zitriko

Eta azido zitrikoa bilatu beharko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

117 azido zitrikoaren ziklo (corpusean ez dago; ETCn 132 agerraldi)

Biokimikan garrantzi berezia dauka izaki bizidun gehienen metabolismoan egiten den azido zitrikoaren zikloaren (Krebs zikloaren) tarteko metabolito gisa.  ETC-entziklopedia   Azido zitriko, Wikipedia

Azido zitrikoaren zikloa erreakzio biologikoen segida bat da, eta garrantzi handia du zelulen metabolismoan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Gibelera heltzen direnean, azido zitrikoaren zikloaren bidez oxidatu egiten dira, eta CO2 bilakatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

118 dietilamida azido lisergiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

LSD, LSD-25 edo dietilamida azido lisergikoa droga psikodeliko ia sintetikoa da, ergolina familiakoa.  ETC-prentsa   Berria, 2008-05-01

Dietilamida azido lisergiko sintetikoa (LSD) da ezagutzen diren haluzinogeno gogorrenetako bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

119 euri azido

Txinako lurren zein uren %30 euri azidoak kutsaturik daude.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Bestalde, errauste labeek euri azidoa, kea eta usaiak ere sortzen dituztela esan zuen Ruizek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Kutsaduraren kumea dela esan liteke: kutsadura handien dabilen tokian jausten baita euri azido dontsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Horretaz dakitenak behin eta berriz ari dira beren ahotsa goratzen ingurumenean sor daitezkeen arazo berriak direla eta: ozonoaren hutsartea, euri azidoak, negu efektua, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

120 gantz azido

Beste batzuek, berriz, glizerina eta gantz-azido gantzak; gantz-azidoen adibide ezagunetariko bat azido azetikoa da, ozpinaren osagai nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen, barrikadaren beste aldeko nire lankideren batek parafinaren oxidaziotik neke handiz lortuak: erdia jan nuen, eta gosea kentzen zuten gantz-azidook zinez, baina hain zapore gaitza zuten, ezen uko egin bainion sobratu zena saltzeari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Dagoeneko, adibidez, oilo-arrautzarekin eta behi-esnearekin hainbat saiakuntza egin dira, gantz azido aseen partez arrauzkiek eta esnekiek asegabeak (insaturatuak) eduki ditzaten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.

Gantz azido ugaridun txerrikia sortzeko aukera aparta eskain dezaketela diote ikertzaileek, baina oraindik galdera asko daude airean, lor daitekeenaren inguruan.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Omega-3 gantz-azidoek alzheimerra saihets omen dezakete.  Berria - Gaiak   2004-09-02

121 lurzoru azido (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi)

Pagoa lurzoru azido zein basikoetan bizi da, baina pagadietako landare asko bietako batean soilik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000

Landareek molibdeno kantitate txikia behar duten arren, lurzoru batzuek (adibidez Australiako lurzoru azidoek) ez dute nahikorik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Lurzoru azidoek dena disolbatu ohi dute, salbu hezur erreak, baina, kondizio jakin batzuetan, kolagenoa berreskura daiteke.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Mikorriz ektotrofoak ezartzen ditu; batez ere, lurzoru azidoko koniferodun eta hostogalkordun basoetan.  ETC-entziklopedia   Amanita, Wikipedia

Gainera lurzoru azidoak oso ondo jasaten ditu, eta baita ere apur batez alkalinoak direnetan hazi daiteke.  ETC-entziklopedia   Haltz, Wikipedia

Klima epelak edo beroak ditu berezkoak, eta lurzoru azido eta lehorrak.  ETC-entziklopedia   Japoniako mizpirondo, Wikipedia

Hauts eran lurzoru azidoak neutralizatzeko erabiltzen da.  ETC-entziklopedia   Kareharri, Wikipedia

Nekazaritzarako lurzoru egokia izateko hainbat faktore aztertu behar da: ez dira egokiak lurzoru azidoak, mikroorganismoen jarduerarako kaltegarriak direlako.  ETC-entziklopedia   Nekazaritza, Wikipedia

Zohikaztegietako landaredia baldintza gogorretan (oxigeno urria, lurzoru azidoa eta elikagai mineral gutxi) bizitzeko ongi moldatutako espeziez osaturik dago. ETC-entziklopedia   Zohikaztegi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus