Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo oin bat jarri adokinetan, gero bestea eta, horrela, aurrera segi, bizitzen segi. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 145. orr.
Espaloietako adokin bakoitzean krimenaren aztarnak irakurtzen irakatsi zidatean, hormetako adreilu bakoitzean gizakiaren mezuei erreparatzen, oinatz bakoitza postal edo telegrama bat balitz bezala aztertzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 43. orr.
Horretarako, espaloiko adokin gorriek osatzen duten lerro gorriari segitzea besterik ez dago. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.
Deskargatu eta deskargatu jarraitzen zuten; iraulki orgek beren barazki karga botatzen zuten lurrera, adokin karga bat izan balitz legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.