Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azerikeria iz maltzurkeria.
Haren arrazakoek berezkoa duten azerikeria liluragarriaz gain, adore hezigabeaz horniturik zegoen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.
-Harry Potterri inoiz idazten ez dioten lagunak? -esan zion Dobbyk azerikeriaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.
Hipias ez zen teoriaz zamatzen; ez zion bere buruari inongo baliabiderik debekatzen, eta azerikeria guztiak erabiltzen zituen bere helburuak lortzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 479. orr.
Ez dakit xuxen denetz ala irudi bat zenez, bainan edozein gisaz, segur trikimailu eta azerikerietan trebe zela Jose Maria Aznar, gobernuburu izan den zortzi urte hauetan. Herria 2004-03-11