Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azeri 1 iz txakurraren familiako ugaztun haragijalea, otsoa baino txikiagoa, buru-zabala eta mutur-zorrotza, buztana zuzena eta iletsua duena, ardiei, oiloei eta kidekoei maltzurkeriaz erasotzen diena eta guztiz aintzat hartzen den larru iletsua duena (Vulpes vulpes). ik luki.

Eta bizpahiru azeri, eta oreinen bat edo bertze ere ehizatu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 210. orr.

Ez dut azeririk ikusi hemen kanpoan nagoenez geroztik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.

Benetako azeri larruak, eta a zer luzera!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 60. orr.

Ikusi genion aldaketa bakarra, handik laster, Peko Arrüan erosi zuen azeri larruzko oski berri parea izan zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

Herenegu arratsean azeriak bi artantzu bota zituela Mendibilen...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Mendian azeriak akabatzeko pozoia bota, zakurrek jan eta horrelaxe izan zuten azkena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.

Steffi zutitu, mantala berdindu eta zelata egin zien Dembaren eskuei, orduantxe desagertzeko zorian kaparen azpian, azeriak zuloan bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.

2 izond pertsonez mintzatuz, maltzurra.

Zergatik ez don Leonardo alkateak, bera baino milaka bidez argiago eta azeriagoa zenak?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Besta bururatu ondoan, delako Atsoa eta Tupina jende azeri bihurtu horiek biluzten ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.

Azeri zaharra da zure aita jaun hori!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

Peter gero eta azeriago ari zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

Nik hogeita hamalau urte nituen orduan eta, gehiegi esatea ez bada behintzat, azeri zaharra nintzen gona kontuetan ordurako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 31. orr.

Nahiz eta zirujau jantzirik ekarri behar izan, azeri halakoak! -esan zuen Okendok-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 249. orr.

3 a zer azeria

-A zer azeria zaren negoziotan, Lucy -diot ahopetik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 219. orr.

4 Artikoko azeri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ikusgai jarri dituzten animalia gehienak bitxiak eta ederrak dira, baina protagonista jakin batzuk ditu aurtengo erakusketak, Euskal Herrian inon aurkitu ezin daitezkeen animaliak, hain zuzen ere: Artikoko azeria, Vietnamgo txerria, Kamerungo ardia, Asiako faisaiak, titi tximinoak, ahuntz nanoa edota Australiako loroak, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-17

5 azeri arrunt (corpusean ez dago; ETCn 73 agerraldi)

Azeri arrunta ("Vulpes vulpes") "Canidae" familiako haragijale txikia da. ETC-entziklopedia   Azeri arrunt, Wikipedia

Ugaztunen taldea, erbinude zuri eta erbinude arruntek, azeri arrunt edo gorriek, igaraba igarabek eta 2003. urtetik babestuak dauden azeri artikoek osatzen dute. ETC-entziklopedia   ? árajávrrit, Wikipedia

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta azeri arrunt edo gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude erbinude arrunt eta erbinude zuri zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira. ETC-entziklopedia   Iso Lohijärvi (Kittilä) Wikipedia

6 azeri artiko (corpusean ez dago; ETCn 93 agerraldi)

Azeri artikoa ("Vulpes lagopus") txakurraren familiako haragijale txikia da. ETC-entziklopedia   Azeri artiko, Wikipedia

Ugaztunen taldea, erbinude zuri eta erbinude arruntek, azeri arrunt azeri gorriek, igaraba igarabek eta 2003. urtetik babestuak dauden azeri artikoek osatzen dute. ETC-entziklopedia   ? árajávrrit, Wikipedia

Erosleak larruak sailkatu bitartean, Jim begi zabalik ibiltzen zen biltegian barrena, Alaskako otso zuri, azeri artiko, katamotz eta jatun larruak ukituz. ETC-literatura, saiakera   Bizi ondorengo heriotza, William A. Douglass (Anton Garikano), Pamiela, 2015

Kolore tasunaz ari bagara, esate baterako, terminoa ia nulua izango da poloko hartz zuriarentzat (ehunetik ehun kolore bakarrekoa), apur bat handiagoa azeri artikoarentzat (zuria neguan eta iluna udan) eta askoz handiagoa mihi-arrainarentzat edo olagarroarentzat (gai baita inguruabarren arabera aldatzeko kolorea). ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

7 azeri-buztan ile moduko hostoak dituen landare latza (Equisetum hiemale).

Azeri-buztan zenbait aurkitu nituen (nire landare kuttunetako bat) karrilez harantzagoko lur puska lohitsu batean, eta zirrara handia egin zidaten. -Zein da ira-belarraren eta azeri-buztanaren arteko aldea, Potter?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Haietako batek, nire albora etorririk, azeri buztan batez jo ninduen, baina nik labana atera ahal izan nuen eta ipurtaldean zauri bat egin nion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Eta Templeren kosmogonia zer?, egiten nuen neure artean, azeri-buztanen artetik paseatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Dakien batek preparaturik, azeri buztan jatea.  Herria   2005-03-31

Denek ezagutzen dugu lau azeri buztanekin egina den kurutzea, ikusten baita leku guzietan, izan dadin hil-harrien gainean ala euskal bixkotxaren gainean.  Herria   2005-06-02

8 azeri dantza (corpusean ez dago; ETCn 79 agerraldi)

Axeri-dantza edo azeri-dantza Hernanin, Andoainen, Adunan, aldaera ezberdinekin, dantzatzen den dantza herrikoia da. ETC-entziklopedia   Azeri-dantza, Wikipedia

Egurtzen duten bakoitzean Hernaniko azeri-dantzarekin gogoratzen da, jaietan bizkarrean maskuri-kolperik ez jasotzeko nola ibiltzen ziren dantzari buruhandiengandik iheska. ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Azeriaren jokabide hori Azeri-dantzan irudikatzen da, zeinean komunitate osoak biribila osatzen duen, hasiera/amaiera bereizketarik gabe, azeriaren muturrak eta isatsak bat egitean gertatzen den moduan. ETC-literatura, saiakera   Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011

Hernanin, Azeri-dantza: jende artaldea kalean behera oinez, eta azeria (soka bati heldutako dozena gizon) zeinahi ataritatik ustekabe azaldu litekeela, ardiak sokaz inguratu eta maskuri kolpez berotzeko. ETC-prentsa   Berria, 2004-06-27

Azeri dantza, zikiro afaria, kontzertuak eta pilota partidak izango dira Andoaingo jaietan larunbata bitartean. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-24

Azeri dantza aspaldikoa da Hernanin, Andoainen, Adunan, "eta garai batean baita Lekeition ere". ETC-prentsa   Berria, 2008-02-22

Irrikan egon ohi dira hernaniarrak azeri-dantzaren doinua noiz entzungo. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-26

Hernaniko festetako ekintza jendetsuenetakoa, berriz, azeri dantza da: azeri batekin lagun talde bat soka baten inguruan ibiltzen da, maskuria eskuan: herriko izkinetatik irten eta jendea borobilean biltzen dute jotzeko. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-06-27

Azeri dantza honen izena txit oker endelegatzen edo konprenitzen dute gipuzkoar gehienek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 46 zbk., UEU, 2003 - uztaila-iraila

9 azeri gorri

Horietarik batek zien erran Euskaladunei haien bekatu nagusia zela, azeri gorriak izatea, erran nahi baita, bekaizkeria.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 116. orr.

10 azeri hegalari

Hauen artean daude ipar Amerikako elur-oreina, idi musketaduna, Seychelle Uharteetako azeri hegalaria eta lemur marroia.  Berria - Gaiak   2006-03-08

11 azeri mahats

Benetako edalontziak dituzte, eta hiru motatako benetako ardoa: basaran-ardoa, azeri-mahatsez egindako ardoa eta udaberri--lorez egindakoa, eta Erreginak zerbitzatzen ditu, baina botilek hain pisu handia dutenez, zerbitzatzearen plantak baino ez ditu egiten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

12 azeri-txakur

Koronela, oker ez banago, zure txakurrari tiro egiteko asmoa zenuen; itxura guztien arabera, aurrerantzean ez dizulako balio izango azeri-txakur gisa, ezta?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.

Azeri-txakurrek, polizia-txakurrek eta, berrikiago, ekipaje piletan marihuana eta beste narkotiko batzuk bilatzeko trebaturiko txakurrek, denek erakusten dituzte giza sudurrak iristerik ez daukan usaimen-ahalmenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

13 azeri zahar

Ni azeri zaharra nauk eta kinka larri honetatik aterako haut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 180. orr.

Ile beltzeko gizon mehar eta atsegina zen, jantzi eta oinetako garbiak, besoan xingola eta azeri zahar eta lagunkoi baten aurpegi arrunt eta berezia zeuzkana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 179. orr.

Zer erran? Ez dugula gauza berririk jakiten, agertu zaigula, aldiz, denek ezagutu dugun azeri zaharra.  Herria   2001-05-10

Azeri zaharra da zure aita jaun hori!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

Barre algarari ezin eusteko zorian egon zen notarioa, ahots oraindik indartsu baina errezo kutsukoaz, azeri zaharraren diskurtso loratua irakurtzen entzun zuenean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.

Jan Svorada azeri zaharra izan zen bizkorrena ailegaeran, eta sasoiko bigarren garaipena lortu zuen (Trentinoko Giroan lehenengoa).  Berria - Kirola   2004-04-29

Azeri zaharrak filosofoaren hitzen zentzua bestelakatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Nik hogeita hamalau urte nituen orduan eta, gehiegi esatea ez bada behintzat, azeri zaharra nintzen gona kontuetan ordurako.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 31. orr.

Gure president sozialista azeri zaharrak, François Miterrand zenak, erraiten zuen behar zitzaiola denborari utzi denbora.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

14 azeri zulo

Kanpoko mugimenduak urritzearekin azeri zulotik atera zen, zikin, urrin tzar eta arranpaz konkortua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 56. orr.

Bazen han azkonar-zulo eta azeri-zulo ugari, pixatoki ezin hobeak denak; eta, orein-arrastoak, haiei atzetik segika ibiltzeko agian; loreak, nonahi, biltzeko; edota, tximeletak, ehizatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

15 azeri zuri

Juvenalia ere lehenago etorria zen, bere hanka herrenarekin, oso dotore jantzita, soineko zuri batez, gainean azeri zuri larruzko berokia zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

16 azeriaren ezteiak

Sasizientzian, berriz, erran zahar ez hain zuhurrak dioen bezala, azeriaren ezteiak...! -eta eskuak bururat berriro ere zeramatzala, irriz erran zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

17 itsas azeri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Itsas azeria (Alopias vulpinus). ETC-prentsa   Berria, 2010-10-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azeri bat (5); azeri batek (5); azeri begi (6); azeri begik (3); azeri buztan (4); azeri hark (3); azeri horrek (3); azeri larru bat (3); azeri larruak (4); azeri larruzko (4); azeri txakur (4); azeri zahar (5); azeri zaharra (11); azeri zulo (4); bere azeri (3); bi azeri (3); edo azeri (4); zuen azeri (5)

azeria baino (3); azeria bezain (3)

azeriak ere (3)

azeriek badituzte zuloak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus