Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azentudun izond azentua duena.
Esaterako, azentudun bihurtzen badut silaba bat, badirudi osagai adierazgarri desberdinak biltzen ditudala puntu berean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.
Hori Azkoitiko azentudun autonomista izatea baino okerragoa dok ia, joder! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.
Ez zuen ezer britainiarra esan ohi den zurruntasun horretatik, eta esker onak eta asko eman zizkidan nire opariagatik, Mantxaz bestaldeko azentudun frantses batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.