Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adobe iz lasto eta buztinezko masa, eguzkitan lehortua, adreilu forma duena eta eraikuntzan erabiltzen dena.

La Caledonia adobezko etxe luze bat zen; sabaia lastozkoa zuen, bi isurkinekoa, eta adreiluzko korridore bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Adobezko hormak zituen landa etxe batean bizi nintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.

Ekintzaileak adobezko gotorleku batzuetan inguratuta daude, Uana hiritik gertu.  Berria - Mundua   2004-03-26

Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus