Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tapaxek kamioia poliki abantzatu zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.
Urratsa urratsaren ondotik eginez abantzatu behar. Herria 2005-06-02
Galkadura ainitz gutien ustean, autoak nehorat ezin abantzatuz. Herria 2004-09-02
Eta gobernuak hain xuxen 9 miliar euro abantzatuko daizkio ondoko egunetan hobeki atera dadin. Herria 2002-12-12
Bidean abantzatzeko eta aitzina egiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.
Zeren eta oinak lur gainean jartzea baita mundu honetan abantzatzeko eta aitzina egiteko modu bakarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 113. orr.
Emekiño abantzatuz, "bare korkoilaren urratsean" berek erran dutenaz, denen buru zaluxago halere, orenean hogoi bat kilometra segurik egiteko gisan, joan dira Baionatik Biriatuko mugaraino. Herria 2002-07-18
Joanden larunbatean, keinka batez, burutik buru ezarri behar nehorat ezin hein batean abantzatuz zauden auto guziak, izanen zen 700 kilometra luzeko soka baten egitekoa! Herria 2004-07-05
Gaitzeko lerroa muntatu da Donibane Lohizunetik harat, mugari buruz, bulta batez zortzi kilometro luzeko lerroa, auto guziak kasik jendearen urratsean abantzatzen! Herria 2003-07-24