Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azentu 1 iz hitz egitean, silaba jakin bati ezartzen zaion ahoskatze indar handiagoa edo tonu aldaketa.

Dirudienez, euskarak garrantzi linguistiko urria, ia ezereza, eman dio silabak nabarmentzeko egitekoa duen azentuari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Hau gertaera sinkronikoa da, frantsesezko hitzen eta azentuaren arteko erlazio bat, alegia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 117. orr.

Euskara nafarrean gehienbat, bertako azentu indartsua dela-eta, sarri galtzen dira azentu gabeko bokalak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 190. orr.

Azentuaren gainean, esate baterako, ez zen ezer erabaki, eta premia gorriko gaia da hori.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 185. orr.

2 iz azentu grafikoa.

Azentu zirkunflexua bezalako zubi bat ikusten nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

"B"az, eta azentuarekin "a" gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 280. orr.

Esloveniarrek "evro" nahi dute, lituaniarrek "euras" eta hungariarrek azentua jarri nahi dute "o" bokalaren gainean.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

3 iz ahoskera.

-Ez hasi berriz -esan zuen Monak, nire azentua imitatuz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 64. orr.

Berak oso ondo hitz egiten zuen espainolez, azentu mexikar eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Bigarren solairuan kasinoa, eta han erruleta-mahaiak eta bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka, eta bakarako karta-emailea atzerritar azentu gozoegian xuxurlaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Probintziako azentu itxi bat imitatzen zuela, honela esan zuen tonu agintzailez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 238. orr.

Gizonak aurrera hitz egin zuenean, ordea, hasi nintzen poliki-poliki ulertzen, atzerriko azentua zuen, bidenabar esan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 36. orr.

Nahita -dio ilobak- hartzen zuen Brnoko auzo baztertuetako azentua, familiako proletarioa zela adieraziz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 240. orr.

4 azentu dinamiko

Fonetikaren aldetik, hitz txekiar bakoitzak azentu dinamikoa eskaintzen du lehenengo silaban.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

5 azentu grafiko

Zenbaki horien gainean azentu grafikoa ezartzen du, baina izena desitxuratzen -eta, ondorioz, ezkutatzen- duen kontua beste bat da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 176. orr.

6 azentu kamuts (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Latindar alfabetoan, diakritikoak letraren ahoskatzea modu berezi batean egin behar dela adierazteko erabili ohi dira; adibidez azentu akutua (´) eta azentu kamutsa (`), baina munduko beste alfabetoetan beste funtzio asko betetzen dituzte. ETC-entziklopedia   Diakritiko, Wikipedia

7 azentu lexikal (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Jarraian, intonazioari buruzko azterketa egingo dugu, azentu lexikalak dauzkaten esaldiak bereiziz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

CRFek aurreikuspena egiteko sekuentziako elementu bakoitzari buruzko informazio osagarria (informazio morfosintaktikoa, azentu lexikala...). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017

8 azentu prosodiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

-Azentu prosodikorik gabe. ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

9 azentu toniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Inarrosaldi horren kausitzeko, hizkuntzaren dantzari eta zuberotarraren doinuari bermatu ginen, euskalkiaren azentu tonikoa oinarritzat hartuta, eta bertsoen idazte metrikoa bazter utzita. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-05

Uste dut ezingo dugula hori geldiarazi, baina behintzat balioa eman behar diogu bretoierak duen azentu tonikoariETC-prentsa   Argia, 2018-06-03

Bigarren oharra bosgarren oinaren moldaketari dagokio: Calder?nek, hoskidetasuna bermatzeko helburuarekin, 'aunque' hitzaren azentu tonikoa lekuz aldatu zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hitzen artean. Axun Aierbe gogoan, Askoren artean, UEU, 2012

10 azentu zirkunflexu

Azentu zirkunflexua bezalako zubi bat ikusten nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

Joxemigel Barandiaranek, esaterako, Ataunen entzundako ipuinak transkribatzean, azentu zirkunflexua jartzen zion gainean: mendîk, artôk, semêk, aingerûk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.

11 azentu zorrotz (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Azentu zorrotza (´) zenbait hizkuntzetan hainbat ezaugarri adierazteko erabiltzen den ortografia ortografia zeinua bat da (esate baterako, irekiera, intentsitatea edo tonua). ETC-entziklopedia   Azentu zorrotz, Wikipedia

Kutzukeriak, azentu zorrotz bat exijitzen du. ETC-prentsa   Berria, 2003-11-07

Aspirazio bigunez eta azentu zorrotzez "ez da euriak usteldua" esan nahi du. ETC-literatura, saiakera   Otorduak, Erasmo (Patxi Ezkiaga), EHU - Limes bilduma, 2006

12 esaldien azentu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Agian, belarrira oso ongi ematen diguten bertsoek lortzen dute doinua eta esaldien azentuak parean etortzea. ETC-prentsa   Argia, 2017-11-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus