Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azenario 1 iz baratze landarea, kono erako sustrai mamitsua, gorrixka eta jateko ona duena (Daucus carota subsp. sativus).

Eta Karmelek hainbat landare-hosto ekartzen zizkion: hauek, luzangak, bi ahizpen irudimenean porru bilakatzen zirenak; horiek, sustrai ilun luze bat zutenak: azenarioak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 180. orr.

Batek daki esku luzeren bat agertuko ote den azenario buruen artean inoren hatzak laztantzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

Azenarioak ereingo ditinat ikusi ahal ditzan, eta arbia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 273. orr.

Gilles, hemen azenarioak ala arbixkak hazten dira?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.

2 iz landare horren sustraia.

Bere inguruko barazkien usain freskoak, azenarioen urrin sarkorrak asaldatu egiten zuten konortegabetzeraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Sagarra eta azenarioa besterik ez zegoen han.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Herenegun azenarioak eta ilarrak egin zizkion, atzo herenegun geratutakoekin konformatu behar izan zuen, gaur indaba pintoak prestatu behar dizkio, eta biharko eltzeko bat geratu diren azenarioekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

Ogia, tipula eta azenarioak erosi zituen beheko dendan, lentejak jarri behar baitzituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.

Han ari ziren egosten apioa eta azenarioa tipula-geruzaren gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Baina hori bai, gutxi saltzen zuen eta harrotasunez aldarrikatzen omen zuen bi urte zeramatzala arroz eta azenarioz soilik osaturiko dieta bat janez bizirauten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 116. orr.

-Urte askotarako -erran zidan Bettinak, azenario koloreko ilea keinu ikasi batez baztertuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus