Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hona egoera horren arrazoia: praktikan, begietan oinarritzen gara mugimenduari eta azelerazioari buruzko informazioa jasotzeko, labirintoaren aparatu korapilatsuan baino gehiago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.
Istant batean, ordea, dena aldatu zen Heinkel ehiztarien motorren azelerazio hotsarekin: zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.
Txoferrak azelerazio labur bat eragin dio motorrari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 83. orr.
Izan ere, autoa gidagailurik gabe denean, gurpilek zuzentzeko joera dute, eta, ondorioz, azelerazio laterala zerora gerturatzen da. Berria - Kirola 2004-04-30
Ez baduzu ongi ulertzen irakurtzen duzuna, hobe da azelerazioa uztea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.
Buruaren azelerazio angeluarra hautematen duten hartzaileak hiru hodi erdizirkularren anpuluen barnean daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Masen ordez, inertziamomentuak ditugu; indarren ordez, indar-pareak, eta, posizio, abiadura eta azelerazioen ordez, posizio-abiadura eta azelerazio angeluarrak. ETC-zientzia, zuzenbidea Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014
Konduktu erdizirkularrak, eta sakulu eta utrikulua azelerazio angeluar eta linealaren informazioa jaso, hurrenez hurren, eta NSZ-era bidaltzen dute nerbio bestibularraren bidez. ETC-entziklopedia Barne belarri, Wikipedia
Bigarren deribatuak zilindroaren zentroaren azelerazio angeluarrarekin duen erlazio ematen du. ETC-entziklopedia Errodadura, Wikipedia
Propietate honek autobide- edo trenbide-diseinuan trantsizio-kurba moduan erabilgarria izatea eragiten du, aipatutako kurbak abiadura konstantean doan ibilgailu orok azelerazio angeluar konstantea izango baitu. ETC-entziklopedia Klotoide, Wikipedia
Higidura zirkularra denez, azelerazio tangentzialaren eta azelerazio angeluarraren arteko erlazioa ezaguna da. ETC-entziklopedia Pendulu, Wikipedia
Hala ere, 1998an aurkitu zen azelerazio kosmikoak (2011an, Fisikako Nobel Sariaren erantzule izan zen) konstante kosmologikoarekiko jakin-min eta interesa berpiztu du. ETC-entziklopedia Konstante kosmologiko, Wikipedia
Neurtutako grabitate-azelerazioaren balioari zenbait zuzenketa egin ondoren lortutako emaitzaren eta neurketa-puntuan teorikoki egon beharko litzatekeen erreferentzia-balioaren arteko ezberdintasunari grabitate-anomalia deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Fluidoan esfera desitxurarazten duen indarra kalkulatzeko, masa eraginkorra eta grabitate-azelerazioa biderkatu behar dira (esferaren masaren eta esferak desplazatzen duen fluidoaren masaren arteko kendura da masa eraginkorra). ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Orain arte aipatutako SI unitateen erabilera azaltzeko, kalkula dezagun 1.000 kg-ko masa duen objektu baten pisua, newtonetan, grabitate-azelerazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007
Horietako batzuek, eta are kumulu globular batzuek, halako lastertasuna hartu dute grabitate azelerazioaren eraginez, ezen Galaxiaren mendetik atera eta infinituan gal baitaitezke. ETC-entziklopedia Esne Bidea, Wikipedia
Gorputz baten diametroan zehar dagoen grabitate azelerazioaren diferentziaren emaitza da. ETC-entziklopedia Itsasaldiaren indar, Wikipedia
Hau, posible da grabitate azelerazio baldintzetan, airearen oposizio indar likatsuak kontutan hartuz. ETC-entziklopedia Ostadar, Wikipedia
Sagitario Aentzat estimatutako 3,7 milioi eguzki masako masa batentzat S2k bere orbitaren perizentroan jasaten duen gehienezko grabitate azelerazioa 1,5 metro segundo karratukoa da, edo ia Lurraren grabitatearen seiren bat. ETC-entziklopedia S2 (izarra) Wikipedia
Informatikan, hardware bidezko azelerazioa softwarea hardwarearen bidez funtzioren bat posible dena baino askoz ere azkarrago egiteko modu bat da, xede orokorreko Prozesatzeko unitate zentral CPU batetik exekutatuz. ETC-entziklopedia Hardware bidezko azelerazio, Wikipedia
Itsasaldiaren azelerazioa, planeta baten orbitan dagoen satelite natural baten eraginez (Lurraren kasuan, Ilargia), itsasaldiaren indarrak sorturiko efektu bat da. ETC-entziklopedia Itsasaldiaren azelerazio, Wikipedia