Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azeleratu, azelera, azeleratzen 1 da/du ad ibilgailuez edo motorrez mintzatuz, abiadura handitu.

Ravenclaweko zutoinak inguratu zituenean azeleratu zuen Harryk bere erratza, atzetik Cho zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Baina argibiderik eman gabe, autoa azeleratu eta alde egin zuten.Erantzuna gustatu ez bazaik..., ez ezak galdetu! -eta barrezka, motorra azeleratu, eskuaz agur egin eta handik joaten da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Motoreak azeleratu egin ziren, palankek kirrinka egin zuten lehenengo martxa sartzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Azeleratu gabe atera da, motorra oinekin bulkatuz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 20. orr.

2 da/du ad fisikan, partikula kargadunez mintzatuz, energia zinetikoa handitu.

Bi protoi izpi jaurtiko dituzte kontrako norabideetan eta LCHk azeleratuko ditu abiada handian, segundoko 40 milioi aldiz gurutza daitezen.  Berria - Gaiak   2004-09-30

EBTk ez zuen azeleratzen ari ziren behatzaileentzat balio, eta ez zen grabitazioa azaltzeko gauza.  Berria - Gaiak   2004-04-21

3 (era burutua izenondo gisa)

Mugimendu azeleratuaren formula sinpleak erabili zituzten ingeniariek aurreratzeko maniobrak zenbat irauten duen kalkulatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-31

Lehena, Mendebaldeko gizakiak gizatiarra ez den naturaren gain lorturiko nagusitasuna hedatzea; bigarrena, nagusitasun horrek zekarren gizarte-aldaketaren lastertasun azeleratua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 368. orr.

4 irud/hed

Patxiren arnasa gehiago azeleratu zen, baina ez zuen ahoa zabaldu: indarren banaketa berria ulertzen hasia zen; eta bera zela xakean zegoena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.

Bigarren taldeak arrapaladan ekin dio jotzeari, erritmoa azeleratuta, gitarrak sutan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Kafeak eta kopak direnean lasaiago ibiltzen da Asun, ez horren azeleratua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 43. orr.

5 higidura azeleratu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Bagoiaren higidura azeleratua gorputzek berarekiko duten portaera mekanikoan agertzen da.  ETC-literatura, saiakera   Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hasiera batean sasiazelerazioaren eta higidura azeleratu erlatibistaren arteko erlazioa erabilita kalkula dezakegu Lurrean dagoen bikiak estimatuko duen denbora.  ETC-entziklopedia   Erlatibitate berezia, Wikipedia

Plano haietan behera errodatuz jaisten ziren bolen higiduraren behaketan oinarriturik, higidura azeleratuaren teoria proposatu zuen, handik gutxira Newton-ekin (1642-1726) biribilduko zen mekanika klasikoaren giltzarria izango zena. ETC-entziklopedia   Mekanika klasiko, Wikipedia

6 higidura uniformeki azeleratu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Bertan, abiapuntu modura hartu zuen Galileo-ren garaitik ezaguna zen ideia bat, zeinaren arabera erorketa librean jausten ziren gorputzek higidura uniformeki azeleratua zuten. ETC-entziklopedia   Indar zentrifugo, Wikipedia

7 higidura zuzen eta uniformeki azeleratu (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Zinematikan, higidura zuzen eta uniformeki azeleratua, HZUA laburtzapenez ere ezaguna, ibilde zuzena eta azelerazio konstantea duen higidura mugimendua da. ETC-entziklopedia   Higidura zuzen eta uniformeki azeleratu, Wikipedia

8 higidura zuzen uniformeki azeleratu (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Azelerazioa konstantea den kasuan, a=--kte, higidura zuzen uniformeki azeleratua dugula esango dugu.  ETC-entziklopedia   Azelerazio, Wikipedia

Azelerazioa nulua ez denean, higidura ez da uniformea, "higidura zuzen azeleratua" baizik; eta azelerazioa konstantea denean, "higidura zuzen uniformeki azeleratua". ETC-entziklopedia   Higidura, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus