Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ronek hanka azeleragailuan jarri eta autoa goratu egin zen berriro, baina berehala hasi zen motorra kexatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Duela urte asko Autodromo Nazionale di Monza zirkuitu obalatua zen, une oro azeleragailua zapalduta eramateko modukoa. Berria - Kirola 2004-09-12
Izu laborri batean, azeleragailua sakatu eta Guardia Zibilaren kontrol seinaleen aurka zapatu zuen bere autoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.
Zaflada leun bat eman nion bolanteari, eta azeleragailua sakatzen hasi nintzen berriro. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.
Nire zango-zola azeleragailuan landatu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Nire indar guztiaz azeleragailua zapaldu eta Mercedesak jauzi egin zuen aurrerantz, bere potentzia itzelaren ahal guztiaz bultzaturik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
Gidariak azeleragailua zapaldu, eta berehala, betiko joana zela zekien arren, ziurtasun batek kordokatu zuen Lucas: aurrean baleuka, jo eta bertan hiltzeko gauza litzateke bigarren txartelaren jabea. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 86. orr.
Egun, Interneterako super sare bat lantzen ari dira, LCH azeleragailuaren saioek emango duten datu kopuru erraldoia kudeatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-30
Bai, badira, eta quark-ak dira, quark-en izenak dira (unibertsoaren hastapeneko beroaldian jaio eta berehalaxe itzaliak, eta gure denbora dohatsu honetan, partikulen azeleragailuetan, berriro munduratu dituztenak; ipuin harrigarria baita, eguzkiaren azpian egundo kontatu den harrigarrienetakoa, eta munduko txakur guztien buztanak tentetzeko modukoa). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Tresna erraldoiak, eskuraezinak behar ziren edozer aztertzeko: azeleragailuak, sateliteak, laborategi eskergak... Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
"Aurten ere gogor eragingo diogu azeleragailuari, inoizko mozkinik handienak lortzeko", azaldu zien bankuko akziodunei. Berria - Ekonomia 2004-02-29
Partikula-azeleragailua kargadun partikulak abiadura handietara azeleratzeko eremu magnetikoak erabiltzen dituen gailu bat da. ETC-entziklopedia Partikula-azeleragailu, Wikipedia
Alde batetik, AEBek partikula azeleragailu handia eraikitzeko planak bertan behera utzi dituztelako gertatu da hori. ETC-prentsa Berria, 2005-09-08
CERN Europako Fisika Partikulen Laborategiko LHC partikula azeleragailuan oker zer dagoen aztertzen ari dira ikertzaileak. ETC-prentsa Berria, 2007-04-12
Azaroan behar zuen martxan, baina, dena ondo badoa, heldu den urteko maiatzean hasiko da lanean inoizko partikula-azeleragailurik ahaltsuena. ETC-prentsa Berria, 2007-09-12
1930eko urteetan Ernest Lawrencek asmatutako lehen partikula azeleragailu zirkularra, ziklotroia, ez zen bere eskua baino handiagoa. ETC-prentsa Berria, 2008-09-10
Urrian abiatu zuten lehen partikula azeleragailua, eta, urtarrilaren 7an, bigarrena. ETC-prentsa Berria, 2008-01-18
Ezin zehaztu, kasik, aurkitu edo sortu egiten dituzten, laborategietan agertzen baitira soilik, erreaktore nuklearretan edo partikula azeleragailuetan. ETC-prentsa Berria, 2010-04-22
Ez da ahaztu behar horixe dela, hain justu, 1.800 milioi euro kostatu den LHC partikula-azeleragailuaren helburu nagusietakoa. ETC-prentsa Argia, 2012-04-01
Partikula azeleragailuaren afera zertan den ere ez dakigu. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2012-11-30
Hantxe dago partikula-azeleragailu famatua eta, besteak beste, hantxe sortu zuten Internet. ETC-literatura, saiakera Kaosaren ederra, Yoseba Peña, Gaumin, 2016
Kalkulu matematiko asko egin ondoren, eta partikula-azeleragailuetan gertatzen denari arretaz behatu ondoren, zientzialariek uste dute sorreraren ondoko 10-43. segundoraino egin dezaketela atzera, eta une horretan unibertsoa oso txikia zela artean ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Partikula azeleragailuak gaur egungo zientzia ulertzeko eta asmo handieneko esperimentu sikoak burutzeko ezinbesteko tresnak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, partikula-fisikariek han jarraitu zuten atomoak eta gero partikulak azeleratzen gero eta partikula-azeleragailu indartsuagotan. ETC-zientzia, zuzenbidea Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018