Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aperitibo gisa azeituna beteak atera ditu, eta ardo zuri hotza ari dira edaten kopa luzetan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.
Baina azeituna iltzatuta zegoen lurrari, sardearen ziriak sator lurretan ondo sakon. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.
Susanak burua astindu zuen azeituna platertxoa hartuz batera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.
Inor ez ginen harritu, hiru pakete tabako beltz erretzen baitzituen egunean, fariasak aparte, azeitunak ere hezur eta guzti irensten zituen eta gitarra beti eskura baitzuen, urdaiazpikoa, alegia. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 193. orr.
Zehatz esateko, zotz batean ilkaturiko azeituna bat zirudien. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 68. orr.