Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azaña 1 iz (corpusean azaina soilik) balentria.
Ulertzeko da, bere bizitza eredutzat daukan jendea izatea oraindik, eta bere azainak kontatzeko kemen puska harroa izatea ere, baina, nik ez dut inorentzat eredugarri den bizitza pedagogikoa egin, ez eta apropos ereduaurka ibili ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
2 iz gaiztakeriazko ekintza.
Tesi zuzendari bat, unibertsitateko bi errektore, literatura-irakasle bat, kritikari bat, hiru argitaratzaile eta mandatari bat, bi txofer eta zerbitzari bat garbitzea izan zen bere azken azaina odoltsua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 18. orr.