Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azantz 1 iz hotsa.

Azantz ikaragarria deika ari zitzaiola irudikatzen zuen eta bakarretan amets gaiztoetarik itotzear iratzartzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Azantz guti egiten duten erleen pare.  Herria   2004-11-04

Belarriak zorroztu ditu ibaiaren azantza gainetik beste zerbait entzuteko peskizan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Horrelakorik egin ezean, "Bulgarian odola erruz isuriko" eta Polonian "leherketen azantza adituko" dela agindu du talde honek.  Berria - Mundua   2004-07-22

Haren ulua nekez azpiratzen ahal du kamioien azantzak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 11. orr.

2 azantz egile

Geroztik, ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus