Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azaluskeria iz zurikeria, itxurazalekeria.
Damu dut esatea, baina azaluskeriaren garaian bizi gara. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 148. orr.
Ez dut zuritu nahi hemen kontua, gertatu dena gertatu baita eta ez baita fitsik zuritzeko edo azaluskerietan ibiltzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 159. orr.
Baina harrigarria da gizabanakoa: biziki mintzen da berak errespetatzen ez dituenek begitan hartzen dutelako, haien azaluskeria eta jantziak direla-eta inongo gupidarik gabe eta oso hitz gordinez maiseatu dituenek gorroto diotelako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.