Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azaltze iz azaldu aditzari dagokion ekintza. ik azalpen.
Itxuraz ereduz kanpokoak ziren kasuen bilbatze eta azaltze intuitiboek, nire ustez, hemen jarraitu dugun bidearen zuzentasunaren aldeko froga garrantzitsuak eskaintzen dituzte. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.
Nolanahi dela ere, Europako kultura zaharrean sinbologia sakona zuen landare parasitoa dugu mihura, eta hegaztia mihurari horren atxekirik azaltze horrek, badirudi, mihuraren berezko misterioari jainkozko hegalak ere ipini dizkiola. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.
Bat-batekotasunak sortzen duen urduritasunarekin, plazan jendearen aurrean azaltze hori oso gogorra izaten da. Berria - Kultura 2004-01-17