Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azalore iz aza barietatea, buru zuria eta jateko ona eratzen duen lore mordoa duena (Brassica oleracea var. botrytis subvar. cauliflora).
Azalore txiki bat nahiko nuke, baina hain garesti dago dena... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.
Tomatea, brokolia, azalorea, orburua, artoa... dena pikutara. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Harantzago, iparmendebalderantz, hodei distiratsu batzuek gorantz egiten zuten hegan, azaloreen modura loratuz zihoazela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.