Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuen azalera eta bolumena kalkulatu zuen, eta besteen bolumenen arteko erlazioak erabaki zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.
Luminantzia, azkenik, objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da; cd/ml gisa adierazten da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Matematikak ere jarduten du lerroaren eta azaleraren arteko bereizketaz, kualitate ezberdineko espazioak diren heinean, eta hedapenaren jarraitasunaz, hau bere kualitatea den aldetik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.
Gertatzen da horrekin belaontziekin gertatzen denaren antzekoa, alegia, belen azalera zenbatekoa, hortzarena horrenbestekoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.
Ehun baten azaleran agertzen den alea, bertan osagai eratzailea izango delarik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.
Belarri-hegalaren azalera irregularrak eragozten du halako gehikuntzak modu jarraituan mantentzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Ez da aski esatea banako guztiak azalera homogeneo batekoak direla, zeinak egiten duen den guztia zentzu berean esatea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.
Informazioa ematen digute gure pentsamenduari buruz, baina ez dira iristen jakinduriaren azalera osoa estaltzera. Pako Aristi «Note book», 2005 - 81. orr.
Zizareak euri aurreko hezetasunari aise antzematen baitio, eta azalera joarazten dio azpitik: baita jakin ere birigarro eta zozoek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Beldurra emateko modukoa ia, azalera leun eta landua soilik ez den helduleku bat, baizik eta dentsitatea duen gorputz bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.
Azalera polarreko diagrama edo arrosa-diagrama zenbakizko datuak irudikatzeko datu-diagrama bat da, sektore-diagrama angeluen eta barra-diagrametan zutabeen luzeraren bitartez, angelu bereko eta azalera ezberdineko zirkulu-sektoreak irudikatzen dituena zenbakizko balioen arabera. ETC-entziklopedia Azalera polarreko diagrama, Wikipedia
Hala, grafiko mota berri bat sortu zuen: azalera polarreko diagrama. ETC-prentsa Berria, 2013-11-07
Luminantzia, azkenik, objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da; cd/ml gisa adierazten da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.