Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azalea iz Jatorria Kaukason duen zuhaixka, erikazeoen familiakoa, hainbat koloretako loreak dituena eta oso apaingarria dena (Rhododendron indicum).
Gero paseo bat eman zuten biek parrokian barrena, azaleek itzaleztaturiko korridoreetan zehar. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.
Bere atzean, azaleen artean orkestrak jotzen ari dira, telegrama pribatuak Singapurretik, Valparaisotik, Mukden-etik, Hong Kongetik eta Chicagotik dolarrak klik, klik, klik, klikitzeatzen ari dira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 162. orr.
Oso aurpegi eskasa zuela konturatu nintzen: argizarizkoa zirudien, soinean zuen berokia baino zuriagoa, eta haren atzean ikusten ziren loreen kontrasteak -leiho-balkoietan arratsaldeari kolorea emanez, bioletak, ziklamenak, azaleak...- zurbiltasuna areagotzen zioten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 100. orr.