Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azafrai 1 iz hosto estuak eta lore moreak dituen landarea, lorearen barnealdean laranja-koloreko izpiak dituena (Crocus sativus).

Nonahi azafraia, piper-hautsa, kanela, pipermina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Mendiaren hegian azalera agertzen zihoazen, han-hemenka, harri gorrien muturrak eta azafrai horiak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

Milaka usain zebiltzan airean enara kirri-kirrien modura: azafraiaren leun goxagarria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Azafraiaren eta hiazintoaren garaia maite dute gehien.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

2 iz landare horren izpiak; izpi horiekin egindako hautsa, janariak ontzeko edo koloreztatzeko erabiltzen dena.

Azafraiz ondutako risottoarekin eta gremolatarekin zerbitzatzen da osso buccoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Sydenham sendagile ingelesaren formulan, opio hautsa alkoholarekin nahastuz egiten zen, azafraiez ematen zitzaion kolorea, eta Malagako ardoaren esentziaz usaingozatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

3 azafrai zangar (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azafrai zangarra ("Crocus nudiflorus") Iridaceae familiako urteko landarea da. Lore morexkak udazkenean ateratzen dira eta azafraiaren ("Crocus sativus") antza dute. ETC-entziklopedia   Azafrai zangar, Wikipedia

4 basa-azafrai (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Baina bada bat udazken bete betean loratzen dena: Basa azafraia. [...] Basa azafraiek irailetik azarora bitartean koloreztatzen dute pagaditako lurzorua. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus