Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu batzuk lehenago, 250 preso askatu zituzten, Washingtonek Iraken duen administrazioburu Paul Bremerren aginduz. Berria - Mundua 2004-04-21
Lehenago Defentsa idazkariorde Paul Wolfowitzi eta AEBen menpeko administrazioburu Paul Bremerri eraso zieten, baina hirurak onik atera ziren. Berria - Mundua 2004-02-14
"1980an Katalunian autonomia ezarri zenetik 2003ra arte gobernu eta administrazioburu gisa egindako ibilbide politikoa nabarmentzeko eta goraipatzeko" emango diote Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente ohiari Berezia saria. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Gobernu Kontseiluak onartutako proposamen guztiak sinatu behar ditu AEBen agindupeko administrazioburuak, baita datozen hileotan idatziko duten behin-behineko konstituzioa ere. Berria - Mundua 2004-02-17