Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azabatxe iz lignito mota gogorra, beltza eta distiratsua.
Azabatxe beltzezko begiek Mikelenak zulatu zituzten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.
Uso lako hegazti zuri zuriak helduko dira, bi azabatxe puntu bakarrik begitxoak eta bi grafito marratxo zangoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.
-Ez zaitut itsusi aurkitzen, tabernariaren alaba, ilean sekula hausten ez den azabatxe harria daramazun neskatxa! Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.
Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zen han, eta zolua jade, marmol, nakar- eta azabatxe-harlosaz egina zen. Elizen arteko biblia Est 1,6