Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukalde argitsu batera heldu ginen, non aza egosiaren sunda etxekoia sudurreratu baitzitzaidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.
Zerion aza minduaren usaina, atzera eragitekoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 130. orr.
Urte zaharreko gasnak, arrautza freskoak, antzara edo gita umeak, landatzeko aza, porru eta piper ondoak: denetarik kausitzen zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 79. orr.
Salda eramaten zioten, aza zopa, ogi puska bat, patatak, edo eskaintzeko zuten edozer gauza, eta atean uzten zioten; lehoi baten zuloan sartzea bezala zen Henneren etxean sartzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.
Irrati aparatu baten musika zetorren patiotik, bazkalorduko aza egosien usain minkor eta umelarekin batera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.
Arestian zirriborratu dizkizudan aza txortenetan landuak eta orratzez apainduak dauden bi handitsu horiek kolumnata bat dute oinarri, eta ez dago deus halakoari aldera litekeenik ez bada Pariseko gure Saint Louis karrikako Sakramendu Sainduko Saint-Denis kolumnata. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.
Bai segur, dela porru, aza, tipula edo baratxuri, dela piper, pastenagre, entsalada edo ilarleka, ahantzi gabe perrexila eta xarbota, horiek oro eta beste landare mota asko gure baratzean garatzen ziren amatxiri esker. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.
Ilar hotsaren gainetik eta egosten jarritako arbi-azaren usain gogorraren gainetik, Sethek antzina belarrietan eramandako kristalena kontatu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.
Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena, eta Revier-erako lodi-lodi ateratzen zuten, horrek ere asko poztu ninduen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.
Lau haizeetara iragarri zituzten, lotsaren arrastorik gabe, espezie bat beste bat bihurtzeko beren esperimentuak: garia zekale, oloa garagar, aza arbi-aza, eta gero hura izei. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Aldi batean eskarola baizik ez genuen jateko: eskarola harearekin, harearik gabe, patata purearekin, hutsik edo eltzekoan; geroztik espinakak, arbi-azak, terebuzak, luzokerrak, tomateak, xukruta, eta abar. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Aurpegia listerinaz busti zuen, norbere garbiketarako gauzak bere toaila hezean bildu eta aza-berde koloreko alfonbra batez estalitako eskailera batzuetan gora egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.
Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), zakurraza, ahuntzaza... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Mikel Strogoffek bere laguntxoak baino gehiago ez zuela jan behar pentsatu zuen, eta bazkari urria egin zuten biek: kulbat pixka bat -gorringoz, arrozaz eta haragi xehatuz egindako pastela-, kabiarrez betetako aza gorri pitin bat, eta tea besterik ez edateko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.
Florentek bururdi bat egin zuen aza hosto pila batez, eta zeruari begira jarraitzen zuen, non distira arrosa handi bat pizten ari baitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.
Baina ederki luzatuko dizkizute aza-hostoak gaur iluntzean! Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 126. orr.
Baina betiere aza hosto batzuk uzten dizkio ontzigainean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.
Sar daitezela jendearen neurriekin, itxurekin, belarrietako aza hostoekin. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 110. orr.
Nolanahi ere, arrunt ongi ez zuten hartuko aza-kirten batek ostikoka iratzartzea, inondik ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Bestelako dantzatan, jolasetan, kantatan edo esaneratan ere maiz ageri zaizkigu "Aza landare, aza gazte lantare, aza kirtena, azalorea, azaburua" eta gisakoak, sinbologia ugaritan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Harrosko hogeitabost urte inguruko gazte bat zen, argala, eta ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean, gominaz basitua lokietan eta atzean gandor moduko bat eginez, iparraldeko aza-kirtenek eta Trastevereko guapoek bezala. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.
Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Aza kizkurrak, beren hosto handiekin brontzezko ontzi mahai-apaingarriak ziruditenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Nork asma egun, bost aza landare haiek behiala gordeko zuten xarma sinbolikoa! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten, beren lurrustel beltza zabaltzen, hostoen mototsek berdetua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Piperrautsa hurbil bazeukan, piperrautsa botatzen zuen; eskueran aza edukiz gero, aza lapikora, edo esnea, edo urdaiazpikoa, edo ilarrak, hitz batean, edozer, aski zuen prestaturikoa bero egotea, beti izango zuen-eta gusturen bat edo beste. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.
Itsasoan tarte bat zegoen, ezpal, kaxoi, laranja-azal eta aza-orrizko geruza batez estalia, ontziaren eta nasaren artetik igarotzean estu-estu egin zena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Lizar-hostozko koroa merezi dutenak, jakina, azatarrak: aza bera, Brusela aza, brokolia, buru-aza, zuhain-aza, azalorea, arbi-aza, aza gorria, aza kizkurra, romanesku aza, aza txinatarra... aukera eta merkea botika. ETC-prentsa Argia, 2010-03-14
Aza jendearen sendiko edozein aldaera halaxe prestatzen dut: [...] arbiaza (Brassica oleracea var. gongylodes), aza txinatarra (Brassica oleraceavar. pekinensis)... ETC-prentsa Argia, 2017-02-12
AuxRE, 414 Avena saliva, 546 Avicennia, 330 Avogadroren zenbakia, 245 avr geneak, 394 axr1 mutantea, 575, 662 AXR1 proteina, 575 Aza txinatarra, 41 Aza, 585 ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
"Brassica oleracea" var. "capitata" f. "acuta", aza zorrotza. ETC-entziklopedia Aza, Wikipedia
Barazki saltzaile andre batek aza zuri handiaren azpian ikusi eta ezusteak hain garrasi bizia eragin zion, ezen ondoko saltzaile andreak lasterka hurbildu baitzitzaizkion, miraz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.
Aza klaseak berak ez ditugu gutxi: aza beltza, aza zuria, aza berdea, aza kizkurra (Milango aza) urraza (letxuga), zakurraza, ahuntzaza... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
-Begira ezak -esan zuen Claudek, azken sarde kolpea ematen zuela, aza zurtoin hori ezagutzen diat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Berdin esan genezake beste lokuzio askori buruz: ahoa bete hortzekin utzi, antzarak ferratzera bidali, azak eman, azpiak jan, begia bota, bihotz ukan, burua galdu, burua lehengo lepotik izan, norbaiten bizkar bizi, hitza jan, lepoa egin, piper egin, (bereak, nereak...) eta bi (esan, entzun, ikusi...), ziria sartu [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 233. orr.
Ahal dela beti azak jatetik libre, baina, batik bat, etengabe azak jotzen dizkidatela sentitu gabe. ETC-prentsa Berria, 2012-09-13
Eta, azen ontzeko, maizterrak izan gara beti, lehen ere aipatu dudan bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 126. orr.
Eta hori, bere horretan, egia esatea besterik ez bada ere, norberaren amari behin baino gehiagotan entzutea gizon izatea gurago zuela benetan da gauza iluna, azaren azpiko orriak baino ez direla kodifikatzen duten belarrientzat. ETC-literatura, saiakera Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018
Ez dira azaren azpiko orria erakundeek babesturik ele batean baino gehiagotan plazara datozen denetako materialak: liburuxkak, aldizkariak, esku programak... ETC-prentsa Berria, 2003-07-23
Kolore eta tamaina guztietako aziendaren etorkizuna euri-jasaren ondorengo errioarena baino uhertuagoa den aro honetan hauen pasmo eta zornetaz aritzea neguko barazkien erregetza dagoenerako galdua duen azaren azpiko orria irudituko zaizu, baina tira... ETC-prentsa Argia, 2001-04-08
Hau buruhaustea! Eta ez da azaren azpiko orria! ETC-prentsa Argia, 2011-03-06
Baina Euskal Herrian aspaldi hautsi ditugu muga horiek, eta orain dela urte asko hasi ginen azen azpitik zopak jaten. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.
Bazka-aza ("Brassica oleracea var. viridis") aza landare mota burugabea da, hau da, hostoek buru trinkoa eratzen ez dutena. Beste izen ugari erabiltzen dira, hala nola zaldi-aza, txakur-aza, bitoriako aza. ETC-entziklopedia Bazka-aza, Wikipedia
Goizekoak, tartekoak eta hemendik aurrera jarritakoak negu hondarrean edo udaberrian jango diren aza zuriak, azalore edo peilak, Bruselazak, lisoak, kizkurrak, txinatarrak, aza gorriak, buru-azak, bazka-azak. ETC-prentsa Argia, 2004-09-19
Errefau-aza ("Brassica oleracea var. gongylodes") aza landare mota burugabea da, hau da, hostoek buru trinkoa eratzen ez dutena. ETC-entziklopedia Errefau-aza, Wikipedia
Afariko menua bizkaitar petoa izan zen: olio-azak, bisigua, konpota eta turroiak. ETC-literatura, saiakera Carlos izena zuen gizona, Pedro Alberdi, Alberdania, 2009
Olio-azak, barraskiloak, txitxarroak, gabon-madariekin egindako konpota-eta baino suak demait atentzioa. ETC-literatura, saiakera Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009
Eta nire inuzentzia sasoiak usainez beterik daude: amaren morokila, amumaren olio-azak aititerentzako, orea labean... ETC-prentsa Egunkaria, 2001-12-28
Nik, berriz, joan den urteotan ez dut ipini, baina aurretik, kaleko koinata-eta elkartzen ginen eta olio aza ipintzen nuen. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-12-22
Lehen oso ohikoa zen Eguberrietako otorduetan olio-aza jatea. ETC-prentsa Berria, 2006-12-19
Etxe batzuetan, oraindik mantentzen dituzte ohitura zaharrak, eta menuan olio azak, ardo konpota edo intxaur saltsa sartzen dute. ETC-prentsa Berria, 2012-12-29
Aspaldi ez dela, familia bildu eta olio azak janez eta sagardo berria edanez pasatzen zen gaua familian. ETC-prentsa Argia, 2004-01-25
Txinatar aza ("Brassica rapa" subsp. "chinensis") Brassicaceae familiako landare belarkara da, hau da, ortuetan lantzen diren belar itxurako barazkia. Nahiz eta "aza" hitza izan, berez arbi ("Arbi Brassica rapa") azpiespezie bat da. ETC-entziklopedia Txinatar aza, Wikipedia
aza hosto (3); aza landare (4); aza pila (5); aza zuri (3); zen aza (4); zuen aza (3)
azak ontzeko (3)
azen ontzeko (27)