Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axut 1 interj erronka edo arbuioa adierazteko erabiltzen den hitza.

Arrosen mutilek gau osoa egin zuten axut eta zalapartaka, eta gau osoa orobat bertzeek esperoan, haiek harresietako aterpe goxoa noiz utziko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Harriturik, hitzorduaren tokian, gurutzearen ondoan, ez zegoelako inor, halako batean, hots batek asaldatu zuen zuberotarra: Axut!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 296. orr.

Aldeok jarrera erabat kontrajarriak dauzkagu eta argi da Iranek axut egiten diola nazioarteko komunitateari osotasunean.  Berria - Mundua   2006-01-31

2 axut egin

"Aldeok jarrera erabat kontrajarriak dauzkagu eta argi da Iranek axut egiten diola nazioarteko komunitateari osotasunean», azaldu zuen Douste-Blazyk, "Segurtasun Kontseiluaren eginbeharra izango da IAEAren jarrera indartzea».  Berria - Mundua   2006-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus