Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
axota iz boligrafoa. ik bolaluma.
Aitak axotaz besoan apuntatu zidan tinta azulezko flirt-telefono zenbakia amak xaboi-urarekin igurzten zidan bitartean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.
Axota gorriz idazten zuen beti. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 92. orr.
Izen batzuen aldamenean "neska", besteetan "mutila" idatzi zuen Idoiak urte hasieran, eta Amets izena axota gorriz borobildu, "neska zein mutila". Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.