Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez du bere buruaz axolatu behar, senarraz, haurrez eta etxean bizi direnez baizik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 80. orr.
Ez zen laboraria eta ez zen sekulan aroaz axolatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.
Norbaitek axolatu behar zuen gobernamenduaz, erregina eta Vianako printzea itzuli artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.
Nola Nafar Doktoreak mihiluze fama baitzuen eta Ofizio Sainduaren auzitegiko sekretuez ez baitzen biziki axolatzen, bi galdeketa egin zizkioten, egiaztatzeko ea zinez sekretuki bidalia zion bere txostena Erregeri, ala Erromako edo Trentoko bideetan ateraia zen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
Informazio biltzeaz axolatzen da, ez mendekuaren hartzeaz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 94. orr.
Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdian. Elizen arteko biblia 1 Kro 13,3
Azkenik, ez baitzen inor axolatzen ez beraren olerkiez ez beraren gutunez, ezinak jorik geratu zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.
aski axolatu gabe (3); axolatu behar (8); biziki axolatu gabe (3); dugula axolatu (3)
axolatuak diren (3)
ez axolatzea (3)
axolatzen da (3); axolatzen den (4); axolatzen denak (5); axolatzen diren (17); axolatzen zen (5); da axolatzen (3); hainbat axolatzen (3); horretaz axolatzen (3); hortaz axolatzen (3)