Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
axolati izond axolatsua.
Une batez negar gutiziaz amildu nintzen eta bihotzak, hipak entzutean, ohean inguru ez axolatia marraztu zuen, ezker aldera. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 156. orr.
Hanka-puntetan sartu zen Beltza eta kriski-kraska hurbildu zen ohe ondora; hasieran axolati, baina gero adoretsu, sekulako estutua eman zion konorterik gabe zegoen emakumeari, haren haragi mamitsuan arrastoak uzteraino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.
Agerian zegoen Tino bestearen gainetik zegoela, beste alde batera begiratzen zuelako, axolagabe finkatzen zuen begirada zerumugan, besteak, axolati, berriak ematen zizkion bitartean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.