Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erantsi horri patu zurrun baten dogmak ematen duen gauza guztiekiko axolagabezia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 130. orr.
Baina lapurreta edo suteen aurkako aseguruari heltzean, bazirudien aseguru-etxeek batez bestekoen legeekin espekulatzen zutela, gizakiaren tasun bereizgarri diren kriminalitate eta axolagabeziari aplikatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.
Edalontzia beduinoen axolagabeziarekin eramango du ahora eta, likorea irentsi ondoren, belarrira egingo dizu oihu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.
Baina Honey gogorregia da eta ez du uzten Tomen axolagabeziak erantzun bikain eta xarmagarriak ematea eragotz diezaion, eta luze gabe bera bihurtzen da elkarrizketaren gidari, gure mutila berari otutako dozenaka galderarekin bonbardatuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.
Geroztik gogotik berdindu dut garai hartako utzikeria, eta gainera, zer arraio!, ez al da ederra ezer ez egitearen plazerra, axolagabeziaren goxoa? Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.
Bereizketa horri ekiten diona da heldua, eta aukera horien artean burutzen dituen hautaketak ikusita erabakiko dugu noraino duen bere baitan zaharren kontserbazio sena ala gazteen axolagabezia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.