Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axolagabetu, axolagabe(tu), axolagabetzen da ad axola galdu, axolagabe bihurtu.

Gaixotasuna baino lehen hura ongi hartzen zuen, ongi esaten zion, eta opariak ere egiten zizkion; gaixotasunarekin, baina, guztiz ahantzi zuen eta guztiz axolagabetu zen haren existentziaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Oraintsukoak ziruditelako axolagabetu zen Ruche jauna aldizkari haietaz?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Baina Rémy ergel horrek afera endredatu eta dena hondatu duenez, amaieraz axolagabetu da Axenario.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 129. orr.

-Nola jakin duk hori? -galdetu zion Fernandok Orrondori, komentario hartaz axolagabeturik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus