Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

administratzaile 1 iz adierazten dena administratzen duen pertsona.

Don Pedro zen etxearen administratzailea, hark kobratzen zituen alokairuak eta asko eta gogo beroz hitz egiten zuen markesaz eta haren lursailez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Ismailengana joan zen, jauregiko administratzailearengana.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 79. orr.

Gure langile zen sasoitik ezagutzen dut, kanpoan genuen egur-biltegiko kontulari eta administratzailea baitzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Administratzaileari eskatzen zaiona leiala izatea da.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,2

Bere jauregiko buru egin zuen eta bere ondasun guztien administratzaile.  Elizen arteko biblia   Sal 105,21

Aurrena, idazten eta irakurtzen ozta-ozta zekien morroi arrunt bat besterik ez zen izan; hurrena, emaztetzat hartu zuen Agashka izeneko giltzainen bat, zeina etxekoandrearen kuttuna baitzen; gero, bera izan zen giltzaina; eta azkenean, administratzaile izendatu zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Beraz, gauzak garbi daude -erran zigun aitonak, jaun administratzaileak testamenta irakurriz gero-: jauregia eta olak, eta haien administratzeko ardura, Martinentzat; urroztarren dorretxea eta borda, berriz, Joanikotentzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

Administratzailearen bulegoko zerbitzari konfiantzako batek zabaldu, aztertu, eta hautatzen zizkion gutunak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Beheko dendariak ez digu gehiago fidatu nahi, eta azken abisua dela esan dit administratzaileak, zor ditugun hilabeteak ordaintzen ez badizkiogu, sentitzen duela, baina...     «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.

Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut...[...].  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.

2 (izenondoekin)

Administratzaile judizialak SAFAM erosteaz interesatua litekeen italiar sozietate bat igurikatzen zuen joan den astean.  Herria   2004-12-23

Paul Bremer amerikanoak derabila oraino Irakian bere administratzaile zibilaren kargua baina ez du horrek beti irauten ahal.  Herria   2003-05-22

Negozio-gizon zuhurra, baina administratzaile burugabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Jar itzazue guztiok zeuen dohainak besteen zerbitzura, Jainkoaren hainbat eratako dohainen administratzaile zintzo bezala.  Elizen arteko biblia   1 P 4,10

Bi herri horietako andre euskaldun batzuek, 1789an, andreek boza emateko eskubidea aldarrikatzen zioten Luis XVI.ari, esanez, arazo publikoen administratzaile egokienak direla, haien ustetan, etxeetako ekonomia administratzeko esperientziarik handiena dutenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 46. orr.

Zeren eta ordu arte bera izan baitzen nagusi eta administratzaile eta nihaur nahi baininduen administratzaile berri, landareen, hornizoinen eta bertze salerosien kontuen eramaiteko eta hango eta hemengo erosle zein saltzaileekin harremanetan jartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Bai, ea non aurkitzen duen administratzaile on bat: bilau hutsak dira denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Gizakiaren estereotipoak dira, oso ironia zorrotzez eta gupidarik gabe begiratuak; hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hona etortzea eta administratzaile lanpostu hau hartzea erabaki genuenean, pare bat gau eman genituen edaten, aldekoak eta kontrakoak aztertzen genituen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

Murrizten diat heure administratzaile-ardura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

· Zakurrak baino okerrago tratatzen zituen lur-administratzaile gupidagabe baten zerbitzura jarri ziren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Behingoan antzematen zitzaion etxalde-administratzaile guztiek bezalaxe egin zuela gora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Lambert jauna, Koronelaren lursail-administratzailea, zaharra izanagatik, buruargia zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

4 goi administratzaile

Kortsikan izendatu goi-administratzaile eta polizia zenbaitek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.

5 sare administratzaile (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Sare administratzailea konputagailu-sarearen kudeaketaz arduratzen den aditua da. Normalean, sareko hardwareren eta softwareren mantentze lanak burutzen dituzte. ETC-entziklopedia   Sare administratzaile, Wikipedia

6 sistema administratzaile (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Sistema-administratzaileak edo DBAk esplizituki eman behar die eskemak, taulak eta bestelako elementuak sortzeko pribilegioa dagokien erabiltzaile-kontuei. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Aitzol Naberan CodeSyntax enpresako sistema administratzaileak esan duenez, albiste hori normala da, eta sakelako telefonoen gorakadarekin alderatu du. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-10

Egungo ikasketez gain, Ruzok Fabrikazio Mekaniko gradua ere badu, Espada sareko sistema administratzailea da eta Rodriguezek egina dauka Multiplataforma Aplikazioen Garapeneko goi zikloa. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-03-30

7 sistemen administratzaile (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Sistemen administratzailea (ingelesez, "sysadmin" laburdura erabili ohi da) sistema informatiko bat egoki funtzionatzeko ardura duen pertsona da. ETC-entziklopedia   Sistema administratzaile, Wikipedia

Anjel Abad Ludeiko sistemen administratzaileak nabarmendu du Interneten segurtasuna zaintzeko nahikoa dela "zentzuz" jokatzea. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-31

Horrexegatik zerbitzariek eskaintzen dituzten zerbitzuen administrazioa da liburu honen funtsa, sistemen administratzaileei eta administrazioaz ikasi/irakatsi nahi dutenei tresna erabilgarria gertatuko zaielakoan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus