Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axolagabeki adlag axolagabekeriaz.

Batzuk, lehenengo kolpetik, logikaren ondoriorik muturrekoenetaraino joan dira, axolagabeki.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.

Alderantzizkoa ere esan daiteke: noizbait maitatu zenuen zer edo nor hura ez erabat eta axolagabeki baztertu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 131. orr.

Jansonek axolagabeki hartu zuen porrot hura ere, eta bakean utzi zuen sukaldaria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

-Litekeena dun -erantzun zion axolagabeki.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Axolagabeki bezala azaldu zizkion toki hartako marabillak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus