Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axiomatiko 1 iz axioma baten arabera egindakoa.

Gainerakoetan, idazle batek aipuarekin batera aipugilea ere izen eta guzti aitortzen duenetan, axiomatikoa da legea: idazleak on du aipatutakoaren itzala, bai hark esandakoa hobetu ezin duelako, bai haren itzalak babestu egiten duelako ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Sistema formala axiomatikoa edo naturala izan daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Geroxeago, unibertsitateko egun aspergabeetaraino hegaldatu zen ustekabean, eta ohartu bere bizitzaren hastapen axiomatiko eta proposizio esistentzial osagabeak izen bat zeukala, eta izen hori zen Ur De la Piscina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

2 teoria axiomatiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Eta matematikan multzoen teoria axiomatikoa da daukagun teoria bakarra, zeinaren bidez posible zaigun koherenteki aniztasun inkoherentea pentsatzea. ETC-literatura, saiakera   Konpromisorik gabeko filosofia, Xabier Insausti / Irati Oliden, Jakin, 2012

Dirichleten integrala eta energiaren kontzeptuak erabiliz, teoria axiomatiko orokor bat osatu zuen, funtzio konplexuetarako Dirichleten espazioen teoria. ETC-entziklopedia   Arne Beurling, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus